Ba ote dakixu? | 2022ko Irailaren 01a

San Bartolomeko sarraskia (À‚'½)

Gilen Bacho

San%20Bartolomeko%20sarraskia%20(A)

San Bartolome gaueko sarraskia, duela 450 urte iragan zena, erlisio intolerantziaren sinbolo argiena bezala egon da buru guzietan (Frantzian bederen). Paradoxikoki, tragedia hori erlisio gerleri amaiera emaiteko ezteia batekin sortu zen. 1572ko agorrilaren 18an, Parisen, Notre-Dame katedralean, Valois-ko Marguerite (katolikoa eta frantses erregearen arreba) eta Nafarroako Henri (protestanteen buruzagia) ezkondu ziren. Médiciseko Catherinek (Frantziako Charles IX erregearen ama) zuen ezkontza hor

Coligny-ren kontrako atentatua

1000 protestante bederen zeremoniarentzat etorri ziren, batzuk beren emazte eta haurrekin jinak. Nafarroako Henrik Valois-ko Marguerite, bere emaztea bilakatuko zena, katedralaren korua arte ekarri zuen baina elizatik jalgi zen meza ez segitzeko. Pariseko elizetan, apez anitzek ezkontza hori salatu zuten hitz izigarri gogorrekin. Ber mementoan, besta handiak antolatuak izan ziren ezteiak eta erlisio bakea ospatzeko. Baina, agorrilaren 22an, ostiralarekin, giroa kanbiatu zen. Coligny amirala, protestanteen buruzagi bat, Louvretik sartzen zelarik, non errege kontseiluan parte hartu zuen, Saint-Germain-l'Auxerrois-ko kalostrape ondoan, Poulies karrikan, atakatua izan zen. Erasotzaileak arkabuza erabili zuen. Berantago, bere izena Charles de Louvriers, Maurevert-eko jauna, zela jakin zen. Coligny eskuineko eskuan kolpatua izan zen eta erregearen kirurgialariak (Ambroise Paré) zuen zaindu (hatz bat moztu zion). Protestanteek erregearen ingurumena susmatu zuten, Guise familia partikularki (Guises-eko dukea, bere anaia kardinalarekin, katoliko alderdiaren buruzagia zen), eta gero eta kezkatuagoak ziren beren segurtasunarentzat. Baina katolikoetan ere burrunba anitz hedatu zen (protestante konplot bati buruz bereziki). Tentsioak azkartu ziren bi alderdien artean. Egoera horren aitzinean, erregeak erreakzionatu behar zuen.

Erregearen nahia

Agorrilaren 23an, larunbatarekin, bi errege kontseilu antolatuak izan ziren. Lehena Tuileries-ko baratzean, arratsaldeko 3etatik 5ak arte, zeinean Medicis-eko Catherine, Biragueko René (justiziako ministroa), Anjou-ko dukea (erregearen anaia, Henri III bilakatu zena), Nevers-eko dukea, Tavannes-eko marexala, Albert de Gondi kondea eta segurki Guiseko dukea elkartu ziren. Bigarrena gaueko 11tan antolatua izan zen, aldi horretan Charles IX erregearekin. Zein erabakiak hartuak izan ziren? Iturririk gabe, historialariek hipotesiak egin behar dituzte. Denis Crouzet-en arabera (La nuit de la Saint-Barthélémy, 1994), erregeak eta Catherine bere amak buruzagi protestanteen hiltzea erabaki zuten "bake zibilaren" salbatzeko eta "odol-bainu" baten saihesteko. Colignyren kontrako atentatuaren ondotik, erregea egoera gaiztoan zen. Ezin zituen katoliko erradikalak akusatu, Guiseko dukearen bai eta ere Eliza eta Aita Sainduaren sostengua behar baitzuen. Gainera, hautu horrek Espainiarekin gerla pizten ahal zuen (Jean-Louis Bourgeon historialariaren arabera, Espainiak, Guise familiaren laguntzarekin, zuen Coligny-ren kontrako atentatua antolatu). Beste aldetik, protestanteek justizia galdeginen zutela bazakien, eta berdin armekin hala behar baldin bazen. Orduan, katoliko erradikalen alderdia hautatu zuen. Arlette Jouannak (La Saint-Barthélémy, Les mystères d'un crime d'Etat, 2007) kasik ber ideia defendatzen du. Bere ustez, erregeak erabaki hori hartu zuen errege-boterea azkartzeko. Buruzagi protestanteen hiltzearekin eta salbuespen justizia bat jarriz, erregeak bere boterea erakutsi nahi izan zuen, estatu arrazoiaren logika segituz. Dena den, buruzagi protestanteen hiltzeko erabakia hartua izan zen, 20 eta 50 izenen arteko zerrenda bat eginez. Gauean, erregeak Pariseko autoritateeri ateak zerratzea manatu zien. Protestanteek ez zuten gehiago ihes egiten ahal. Masakrearen tenorea etorria zen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016