Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2022ko Irailaren 01a

Abarratia kaskoan giro ona - Pilota - Nahas mahas

Abarratia%20kaskoan%20giro%20ona%20-%20Pilota%20-%20Nahas%20mahas

Abarratia kaskoan giro ona

Uda huntan "Ortziraletan Arberoan" animazioen kari, Aiherran, Izturitzen, Donamartirin eta Donoztirin, herri bakoitzean aldizka ausagailuak proposatu zituzten, elkarte baten gain izanez hunen antolatzea.

Joan den agorrilaren 19an, besta komiteak animazio pollita proposatu zaukun, parte hartzaileak Abarratia mendi zolan ibiltariak iluntzean elkartzea gomitatuz, handik oinez Abarratia kaskora oren batez bidexka bazterretako seinaleak segituz heltzeko gisan. Denbora ederra lagun, besta komiteak gauzak arras ongi prestatu baitzituen, kaskoan Antton Larrandaburu eta 2 musikari lagunentzat, taula gaina prestaturik, kantaldiaren ondotik taloak eta edariak proposaturik, denak ongi iragan ziren. Orotara 100 bat lagunek parte hartu zuten eta etxera sartzean iluna baitzen, mendia jausteko ez zen arazorik izan, bide bazterrean han-hemenka eta mendi zola arte ezarriak ziren iguzki indarrarekin kargatu argieri esker. Horri esker nehor ez da erori. Lehen aldia zen Abarratia kaskoan animazio bat proposatzen zela, manera guzien arabera erreberritu beharko da. Milesker pesta komiteari holako animazioa proposaturik eta antolakuntza seriosa segurtaturik.


Pilotan final handia galdu

Frantziako txapelketaren kondu, gazteen kategorian, Abarratia batasunak, joan den agorrilaren 19an Landesetako Riviere herriko pilota plazan, finalean, Irisartarrak batasuneko Paolo Bidart eta Andde Berrogain-en kontra 30/11 galdu zuen. Iztebe Oihenart-Etxart eta Antton Garateixek frango aise galdu dute, baina erran behar da Iztebek finalerdietan eskuko mina bildu zuela. Halere gure gazteek sasoi ederra egin dute. Goresmenak hein hortara heldurik.

Nahas mahas

- Hirugarren adinekoentzat, hemendik laster sofrologia tailerrak proposatuko dira, Aiherrako Denen Etxeko gela ttipian, astelehenetan (10:30-12:00): buruilaren 12an, 19an, 26an, urriaren 3an, 10ean, 17an eta 24an eta azaroaren 14an, 21ean, 28an. Parte hartzeko izena Herriko Etxean eman behar da (05.59.29.64.02).

- Sartzea hurbiltzen ari baita, herrien arteko Arberoan Alaiki aisialdi zentroak jakinarazten du, haurrak asteazkenetan errezibitzeko prestatzen ari dela. Burasoek haurrak goizetan, arratsaldetan edo(ta) egun guzian uzten ahalko dituzte. Xehetasunentzat eta aitzinetik izena emaiteko, Aiherra, Izturitze, Donamartiri edo Donoztiriko Herriko Etxetara deitu behar da.

- Ortzaizeko kabalkada buruilaren 18an eta 24an emanen dute. Txartelak aitzinetik eta oraindanik, Hazparneko Lurra Bio saltegian eros daitezke.

- Aiherrako besta komitearen biltzar nagusia, irailaren 3an, larunbatean (10:00), Denen Etxean iraganen da. Aipagaietan aurtengo besten bilana eta ondokoen prestatzen hastea (Freedom For Aiherra kontzertua eta herriko bestak

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016