Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2022ko Irailaren 01a
Pilota - Heriotze - erakusketa
Txapeldun
Duela 3 aste hemendik beretik gure esku-huskako jokalarien balentriak ginauzkitzuegun kondatzen, Frantziako txapelketako finalerdiak jokatu aitzin. Geroztik gure hiru pare, gazteak, artekoak eta adinekoak txapelarekin etxera etorri zauzkigu.
Euskal Herriko txapelgoan, bi paretarik bat irabazle atera da, aldiz Frantziakoan hiruetarik hiruak! Gure ustez Irisartarrak pilota elkartearen historian, plazan bederen lehen aldia gertatzen dela. Aupa Etcheto-Arbeletche gure axeri zaharrak, baita Mollon-Bidart gazteak eta Berrogain-Bidart, bururaino holako sasoi eder eta luzea eramanik.
Badakigu ez dela beti errex izan, bereziki finalerdietan gazteentzat, bainan lotuz eta sinetsiz, lortu duzue zuen ametsa eta plazera zueri eta zuen sustengatzaileeri emaitera. Berriz ere goresmenak eta eskerrak!
Udako lehiaketen finalak
Joan den uztailean abiaturik, plazako bi lehiaketen finalak ditugu aste hondar huntan. Buruilaren 3an (15:00), hiru finalak jokatuko dira, trinketean palantxan eta herriko plazan esku-huskan. Ondotik gaua goxoki bukatzeko, hurrup eta klik eskainirik, gero ohi den bezala zikiro jatea Gure Doia trinketean iraganen da. Deneri ongi etorri!
Heriotze
65 urte zituen, herriko elizan elizkizunak egin ondoan, Jean-Marc Hiriartek Lasako hilobian utzi gaitu, bere errauts ontzia han ezarria izan da. Gaztetan osagarriko ezbehar bat ukanik, Micheline Mendiboure arrebak berekin hartua zuen eta ongi artatu.
Haurride eta iloberi doluminak.
Azken egunak
"Aitzin gero barnealdea" erakusketa Ospitalean 8 egunez luzatua da, beraz buruilaren 3a arte, larunbata barne. Izan ahal ez direnentzat ez da berantegi ez hutsegin, bada zer ikus!











