Herriz Herri - Hazparne (L) | 2022ko Irailaren 01a

Elkarteen foroa - Igerilekua - Mahai joko - Elgar Oinka - Larrazkena zahar etxea

Elkarteen%20foroa%20-%20Igerilekua%20-%20Mahai%20joko%20-%20Elgar%20Oinka%20-%20Larrazkena%20zahar%20etxea

Elkarteen foroa

Eskolen sartzearekin bururatzen da urtero udako garai berezia. Bukatuak dira ostiral gau lasaiak, merkatu alaituak... Usaiako aktibitateak berriz abiatu dira eta elkarteek usaiako ausagailuak proposatuko dituzte. Zer hauta jakiteko, heldu den larunbatean (irailaren 3a), goizeko bederatzietarik oren bata artean Mendeala gelara joan behar da.Han aurkituko dira herrian diren elkarte guziak, bakotxak berea aurkezteko. Bakotxak bere mahaia ukanen baitu, elkartekide batzuekin mintzatuz, nahi den xehetasun guziak aipatzen ahalko dira.

Igerilekua

Igerilekuak ere bere azken asteetako ohidurak aldatuko ditu, eskoletako haurrek lehentasuna ukanki, huna publikoa noiz joaiten ahalko den: astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan (12:00À¢Æ''13:45 eta 17:00À¢Æ''18:45). Asteazkenetan aldiz (12:00À¢Æ''18:00) eta larunbatetan (14:00À¢Æ''18:00).

Gisa hortan idekia izanen da urriaren 10a arte.

Mahai joko

"Mahai joko" da mahai tenis kirola proposatzen duen herriko elkartea. Hunek gertakari berezia apailatzen du irailaren 2an, ostiralez. Lizentziatuak ez direnak gomitatzen ditu ezker paretaren gainean duen gelan torneo batean parte hartzera. Izenaren emaiteko 19:30ko jin behar eta torneoa zortzietan hasiko da. Parte hartzea 5€ gostako da. Jan eta edateko moldea izanen da han berean.

Elgar Oinka

Duela 50 urte sortu zen Elgar Oinka taldea, Luis Esnaola Hegoaldeko dantzari eta dantza sortzailea, orduan Jeunes Basques batasunaren burua zen Andde Bidonderekin elkartu zelarik. Denboran taldea, neska gaztez osatua zen, soinekoak eta dantzak ere arras bereziak zituen. Urtez urte larunbat arratsaldetan Kose Mari Arregi dantzari txistulariak ikaste saioak eramaiten zituen.

Berantago taldea mistoa bilakatu da eta haurrak eta helduak ditu bere baitan. Irailaren 10ean bere 50 urteak ospatuko ditu eta karia hortara egun bixi eta alaia orori eskaintzen du. Egitarau xehea heldu den astean emanen dugu, bainan jakin oraindik taldeak egun hortarako preseski prestatua duen ikusgarria emanen duela Mendeala gelan (19:00).

Larrazkena zahar etxea

Uztailaren 22an hasi zuen horko langileriak mugagabeko greba, plantan eta jendearen errespetuz lanean aritzeko ahalak galdeginez. Izan da geroztik mugimendu eta bilkura, bainan deus ez da publikoki atera. Grebak oraino segitzen du. Ondoko egunetan jakinen da borroka horren ondorioak zoin izanen diren.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016