Hegoaldean | 2022ko Irailaren 01a

Mahats biltze goiztiarra

Aurtengo udan ezagutu ditugun idortea eta beroa ez dira denen kaltetan izan. Bizkaiko Txakolinaren 2022ko mahats-bilketa iraileko lehen hamabostaldira aitzinatua izan da. Jatorri Izendapenaren arduradunek 2020aren heineko uzta izanen dela pentsatzen dute. Iragarpen hau egin du Magalarte Lezama upategiko Andoni Aretxabaletak, Jatorri Izendapeneko ordezkariak. Halaber, baieztatu du arno berrien prezioa emendatu eta "gorantz egokitu" beharko dela, prezioen eta KPIaren (Kontsumo Prezioen Indizioa) igoerara eguneratzeko, baina hori "pixkanaka" eginen dutela azaldu du, bezeroak ez sobera asaldatzeko.

Uda idorra izanez, mahatsa goizago ondu omen da, horri esker mota goiztiarraren bilketa hilabetearen 10ean edo 15ean hasiko da. Gainera, euririk ez egiteak abantailak ere ekarri dituela erran du Aretxabaletak, garai honetan ohikoak izaten diren gaitzak saihesten lagundu duelako. Haatik, upategi batzuen kasuan, ilunabarreko eguzkiak landareak erre dituela eta ekoizpena murriztu dutela zehaztu du. Baina hori ez zaio arazo handia iduritzen Jatorri Izendapeneko ordezkariari. Kantitatea murrizturik ere, kalitatea bermatua da, 2022ko txakolina "oso ona" izanen omen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2022/09/01

Turismoa

Uztailean, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hotelek eta landetxeek pandemia aitzineko mailak gainditu dituzte. Eustaten arabera, sekula baino udatiar gehiago ibili da EAEko landetxeetan.

Bidaiarien jatorriari dagokionez, Hego Euskal Herriko bezero gutiago izan dituzte, 2021. urtearekin alderatuz. Udatiar gehienak Espainiako eta Frantziako estatuetarik heldu dira, sarreren %61,9 izan dira (13.059 eta 2.036, hurrenez hurren). Hurrenak alemanak izan dira 1.262 sarrerekin eta azkenik belgikarrak 520rekin.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/01

Euskal Herriko Antzinate Berantiarreko lehen gaztelua

Euskal%20Herriko%20Antzinate%20Berantiarreko%20lehen%20gaztelua

Euskal Herriko Unibertsitateko Ondarearen eta Paisaia Kulturalen ikerketa taldeak indusketa arkeologikoak egiten ditu Arabako Berbeia gunean. Berriki burutu dute bigarren kanpaina eta, jakinarazi dutenaren arabera, Euskal Herriko Antzinate Berantiarreko lehen gaztelua aurkitu dute. 849 metroko goratasunean dago, Gaubean (Araba). Erdi Aroko bertze leku batzuetan ez bezala, eskualde horretan ez dago eraikinik, ez eta babes sistema handirik ere, baina, hala ere, Goi Erdi Aroko botere gune nagusietako bat aurki daiteke han.

Juan Antonio Quiros Castillo Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko katedradunak erran du Berbeiak Euskal Herriko Erdi Aroko lehen gazteluen ezaugarriak eta eginkizunak ulertzeko parada ematen duela.

Indusketa arkeologikoen bigarren kanpainari esker, zenbait material arkeologiko berreskuratu dituzte, gaztelua Goi Erdi Arotik erabiltzen zela erakusten dutenak.

Oraino aztertzen ari diren bertze aurkikuntza...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/01

Energia aurrezteko lege-proiektua

Hego Euskal Herrian ere eragina izanen duen energia aurrezteko lege-proiektua onartu du Espainiako Kongresuko Osoko Bilkurak agorrilaren 25ean, 187 aldeko bozekin eta kontrako 161ekin. EAJk eta EH Bilduk alde bozkatu dute, Kataluniako ERCk bezala. PP, Vox eta Ciudadanos, ordea, kontra agertu dira. Hemendik aitzina, taldeek hilabete bat ukanen dute zuzenketak aurkezteko. Emendakinak adostu ondoan, legea urrian bozkatua izanen dela aurreikusten da.

Hauek dira lege-xedeak finkatzen dituen arauak: berogailua eta aire girotua gehienez 19 eta 27 gradutan pizten ahalko dira, hurrenez hurren, erakunde publikoen egoitzetan, saltoki eta biltegi handietan, kultur eremuetan, geltokietan edo aireportuetan. Haatik, lege berriak ez ditu hunkituko ospitaleak, ikastetxeak, gimnasioak, ile-apaindegiak eta jatetxeetako sukaldeak. Halaber, erakusleihoetako eta hutsik dauden eraikin publikoetako argiak arratseko 10etan itzali beharko dira.

Gainera, garraio publikoa sustatzeko diru-laguntzak...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/01

Donostiako Zinemaldia

Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioa hurbiltzen ari den honetan, euskal zinemagintzaren presentzia nolakoa izanen den jakinarazi dute antolatzaileek. Hamahiru film luzek eta lau laburrek osatzen dute Euskal Herrian ekoitziak izan direnen zerrenda, hamazazpik, orotara. Hauetako hamahiru dira euskara hutsez, osoki edo hein batean.

Edizio honetan, fikziozko eta ez-fikziozko zazpi film izanen dira Zinemira sailean, horietako lau Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko dira: Jabi Elortegiren El Vasco, estreina ekitaldian aurkeztuko dena, Izaskun Arandiaren My Way Out, Xuban Intxaustiren Gesto eta Ander Iriarteren Karpeta Urdinak.

Horiez gain, Sail Ofizialean jadanik iragarriak ziren bi film ere sartuko dira Irizar saria eskuratzeko lehian: Mikel Gurrearen Suro eta Fernando Francoren La consagracion de la primavera.

Zuzendari Berrien sailean, aldiz, Maria Elorzaren A los libros y a las mujeres canto eta...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2022/09/01

Ongi Etorri Errefuxiatuak

Azken denboretan urte guziz egiten duen bezala, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak "Marea Horia" ekimena obratu du joan den larunbatean, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan (Bizkaia). Ehun bat lagun bildu dira hondartza horietan gobernuei migrazio-politika berriak galdegiteko. Bidenabar, ohartarazi dute aurten argi gelditu dela hori posible dela, Ukrainako errefuxiatuei egin zaien harrerak hori erakusten baitu.

Aldi honetan ere, bi helburu zituen ekimenak: alde batetik mundu osoan milioika lagunek bizi duten errealitatea agerian uztea eta bertzetik gobernuei eta erakundeei giza eskubideak errespetatuko dituzten migrazio eta harrera politikak har ditzatelaeskatzea.

Lehen helburuari dagokionez, elkartekoek salatu dute 2014tik orain arte 28.000 pertsona baino gehiago hil direla Europara heldu nahian. 1993tik, aldiz, 49.000 lagun hil dira, Afrikatik, Asiatik eta Ekialde Ertainetik honara etortzeko bidean.

Bigarren helburuari buruz, ohartarazi dute posible dela Europan...

Irakurri segida

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016