Orotarik | 2022ko Irailaren 01a
Haziak Idazle: NAJA
Gabrielle Peyret San Mixel Garikoitz eskola Kanbo
4. zikloa: Bakarka
NAJA
Orduan, biharamunean, nire jatorrizko herrialdera itzultzea erabaki nuen. Haurtzaroko lagun bat aurkitzeko, laster bere urtebetetzea zela oroitu nintzen. Naja deitzen zen. Hegazkina hartu nuen.
Azkenean nire herria berriz ikusi nuen eta orduan erabaki nuen nire haurtzaroko herrian ibilbide baten egitea.
Jada ez nuen nire haurtzaroko oroitzapen anitz, baina oroitu nintzen Yemengo paisaia ederrez, bixkotx tradizionalen usainaz... Nire ttanttaren etxea aurkitu nuen, zein alai nintzen haren ikusteaz, ez zuen espero eta asko hitz egin genuen.
Ene lagunarekin jolasten nintzen zuhaitz batez ongi oroitu nintzan. Zuhaitz hau handia eta ederra izan da beti eta haizearen melodia hostoan entzutean, elkarri egin genion hitza gogoratu nintzen. 30 urte eta gero, zuhaitz honetara itzuliko ginela data berean, xedea egin genuen.
Baina beldur nintzen Naja ez aurkitzea.
Dena den, haren bila itzuli nintzen, ttanttari informazioa galdetuz, beste herrira joan zela erantzun zidan.
Hiri honetara joan nintzen gogoratuz nire lagunak lorezaina izan nahi zuela. Lorezain guziak begiratu nituen baina neskaren herexarik ez. Behin eta berriz bilatu nuen baina ezer ez, begi bistakoa onartu nuen, etsituta!
Nire haurtzaroko herrira itzuli nintzen, kontsolatzeko elkarrekin irentsi genuen Yemengo tarta baten erostea erabaki nuen, "bint al sahn" deitua.
Ondotik gure zuhaitzaren oinarrira itzuli nintzen, belar freskoan jarrita, hodeiak begiratzeko.
Nostalgiaz pentsatu nuen Najari, ez nuen aurkitu eta segur nintzen ez zela nitaz gehiago gogoratzen.
Orduak pasa eta, arratsaldea etorri zenean, bat-batean norbait hurbiltzen ikusi nuen pausoz eta deia ikusi nuen aurpegiarekin, bai... bai! Bera zen!
Lasaitu nintzen, ez zuen ahantzi eta gauza anitz bagenuen erraiteko...!












