Herriz Herri - Makea (L) | 2022ko Irailaren 01a

Gasnaren besta

Gasnaren%20besta

Ostiral goizarekin emeki-emeki jendea hurbiltzen hasi da, ezker paretan antolatua zen Gasnaren Bestara. Makeatik bai eta beste leku batzuetarik laborari anitz, bakoitzak bere ekoizpenak saltzeko etorriak ziren. Gasna, erreximenta, esnekiak, dutea, arnoa, fruitu jusak... eta zerrikiak, bazen zer dasta eta eros.

Memento berean ardi gasna lehiaketa iragaiten zen, Elodie Olhats Ogibarneko sukaldaria, Puy Arrieta Zeanuriko laboraria, Fabien Hourtané Ossau-Iraty dastaketa batzordeko presidentea, Jean-Marc Salva Biarritzeko Chailla gasna fintzailea eta Beñat Saint-Esteben Berria gasnategiko presidenteak 8 gasna dastatu dituzte. Lehen agertu da Ursumu Itsasuko etxaldea.

Eguerdi aldean jendalde ederra bildua zen, baso bat edanez Bixente Chapelet, Paxkal Betoule eta Henri Amestoy sukaldari adituek egin platerak jaten zirela. Arratsaldean Iparralde eta Hegoaldeko ardi mozte zein-gehiago iragan da, hazpandarrak irabazi du. Gasna nola egiten zen, Francis Poineau artzainak erakutsi du.

Artzainen Lasterketan parte hartzeko jendea etorria zen, eguraldia alde zela ezker paretatik Urtsu kaskoan gaindi, berriz abiatu lekura etorri dira. Guillaume Levoy baionarrak irabazi du. Ondotik iragan den artzain xakur txapelketak arrakasta bildu du, Kiki Bordatxok gaualdia bururatzen zuela.

Goresmenak Makeako Laborariak elkarteari holako egun goxoa antolaturik, heldu den urtean berriz eginen dela esperantzarekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016