Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2022ko Irailaren 01a

Heriotze

Agorrilaren 11n, Jean-Jacques AsceryOihanbidekoak, mundu hau bat batean utzi zuen.

Biarnoko St-Pé de Leren herrian sortua zen 1949an. Sei urtetan ama galdurik Izturitze Agerrera (aitaren etxondoa) jin zen, aitatxi-amatxi, osaba, izeba eta kusien gana eta hortik ibili herriko elizan, eskolan eta beste. Euskara errotik ikasi zuen, denboran eskolan debekatua zelarik.

Handitu eta Parisera joan zen bere aitari buruz, han ofizioa ikasi eta trebatu ondoan berriz Izturitzera itzuli zen Bernadette Garay herritarrarekin ezkontzeko.

Bere bizi berria mende erdi bat iraun duena hor hasi zitzaion. Hastapenean Aiherrako Eskulanak enpresan arizan zen lanean. Ondotik erretreta hartu arte, Arberoako uraren zerbitzuko langile arduradun postua atxiki du. Urte andana batez herriko hautetsi edo kontseilari egona zen.

Bainan oroz gainetik Jean-Jacques zerbitzu egile bezala dugu ezagutu. Herrian, elkarteetan, kermezak egiten zirelarik eta beste, anitz urtez laguntzaile baliosa eta estimagarria izan zen. Laborantxa iraunkorraren "Lurrama" feriako laguntzaile jarraikietarik ere zen.

Oroitzapen onetan gogoan atxikiko dugu haren irri karkaila berezia.

Ehorzketak ederki kantatuak eliza bete betean iragan ziren.

Bernadette espos lagunari, Marc eta Cathy seme alaberi, hauen bizi laguneri, Arnaud eta Maylis haur ttipieri eta ahaidego guziari dolumin bizienak eskaintzen dizkiegu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016