Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2022ko Irailaren 01a

Ezkontza - Thista familia - Pilota

Ezkontza%20-%20Thista%20familia%20-%20Pilota

Ezkontza

Pierre Julien Lecomte eta Cindy Boudet gure herrian ezkondu dira, joan den ibiakoitzean. Goresmenak bi gazte haueri. Okozeko auzoan dute etxea, Oronozaldeko bidean.


Tihista

"Tihista" etxalde izena ezaguna da gure herrian. Baigorriar guziek badakigu nun kokatzen den, Etzaunalde eta Belexi arteko mugan.

14 anai-arreba sortu ziren etxalde hartan eta lau haizetara barreiatu ziren biziaren egitera, Euskal Herriko hainbat herrietara, Irisarri, Suhuskunera besteak beste, bertze batzu Frantziara, Bourg-en-Bressera adibidez eta andana bat Ipar Amerikara. Zoritxarrez, denborak egin du bere lana eta hamalau horietarik erdia, zazpi dira oraino gutartean.

Familia hortarik jalgi direnak Irulegin bildu ziren joan den uztailean, gutti gora behera 5 urteetarik aspaldian egiten duten bezala, 2017an ospatu zuten aitzinekoa. Ehun bat pasa ziren orotara eta erran gabe doa egun ezin goxoagoa iragan zutela denek elgarrekin.

Gure atxikimendua erran nahi diotegu,erroak Tihistan dituzten guzieri.

Pilota

Pilotaren aste nagusia joan da eta aldi bat gehiago, Ipar Euskal Herriko elkarte azkar eta emankorrenetarik bat dela erakutsi du gure Zaharrer Segik. 12 talde aurkeztu ditu Frantziako xapelketa desberdinen finaletan eta hauetarik 5 atera dira xapeldun: hiru, joko garbi edo atxiki ttipian, ttarro, gaztetxo eta gazteak, bat errebote edo luzean, gazteen mailan eta beste bat esku-huska, gaztetxoen kategorian. Gainera, "Plaza Mutil" izendatu dira Julian Juantorena (joko garbi) eta Cyril Aranbel (esku-huska), partidetan erakutsi duten joka molde adierazgarriarentzat.

Goresmenak gazte haueri eta hauetaz arduratzen diren Zaharrer Segiko erakasle eta laguntzaile guzieri.




Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3654. zbk

Gure Hitza | 2022/09/01

Hiru bi bat... jo aitzina!

Menane Oxandabaratz

Irailean sartuak gira, pausaldi ona egin ondoan, emeki-emeki bakoitzak eskolako edo(ta) laneko bidea hartu du.

Herria astekaria ere 3 astez geldirik egon ondoan, kementsu berriz abiatu da. Aurten berrikuntza batekin, hainbat urtez Herriako bulegoak Baionako Jacques Laffitte karrikan kokatuak baziren, jabetza aldaketa dela eta, behartuak izan gira tokiz aldatzea. Uztaritzeko Herriko Etxeak obrak abiatuak dituela toki berean bulego guziak bateratzeko, heldu den urtean Landagoienen duen gela bat Herria astekariari alokatuko du. Mementoan obrak egiteko denboran Labourd inprimeriak bulegoa prestatu dauku, eskertzen dugu laguntza horrentzat.

Lan egiteko tokia aldatu bada, zuen astekariak berdin segituko du, egin-ahalaz irakurleekin hurbiltasuna atxikiz, herriko berriak emanez, kronika desberdinak agertuz eta leku bat utziz iritzia eman nahi duten irakurleeri. Hori guzia laguntzaile...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016