Herriz Herri - Banka (NB) | 2022ko Irailaren 01a
Haziak haurtzaindegiak 10 urte
Aldude ibarreko Haziak haurtzaindegiak bere 10. urteburua ospatuko du, besta eguna antolatuz buruilaren 17an. Programa hauxe izanen da:
Bankako Herriko Etxean: Trukatruk (0/6 urte), urririk (10:30).
Aldudeko Alfaro ostatuan: Hitzartzea (12:00), taloak eta jokoak eguerditik goiti, ondotik urririk Gurashow (15:00) eta arratsalaskaria (16:30), urririk.
Ibarreko eta urrunagoko familia guziak gomit dira gurekin besta egitera etortzera.











