Han eta Hemen | 2024ko Otsailaren 08a

Lehen karbono arbola Ipar Euskal Herrian

Urtarrila hasieran, Baionako Jean Grenet zubi gorriaren ondoan GarbiAir deitu lehen karbono arbola instalatua izan zen, airea deskarbonizatzeko helburuarekin. Izan ere, zuhaitz urbano hunek arbola arrunten funtzionamendu bera du, salbu anitzez efikazagoa dela. Bi arbola artifizial mota desberdin badira: ttikienak 249 arbola gaztek edo hamar urteko 59 arbolek egiten duten deskarbonizazioa GarbiAir bakarrik egiteko gai da, handienak aldiz, 1000 arbola gaztek edo 236 arbola zaharragoek egiten dutena. Ur gezazko zubanaz (cuve) ekipatua da, nun mikroalgak landuak diren. Mikroalgen lana airean gehien bat autoek bota karbonoa eta oxido nitrogenoa harrapatzea da, ondotik oxigenoa airera berriz botatzeko. Airea prefiltro batzuen tartetik pasatzen da, mikroalgentzat kaltegarriak diren partikulak eta mikroorganismoak eliminatzeko. Zuhaitz hori ehuneko emisio altua duten lekuetan instalatu behar da.

GarbiAir arbola Barakaldoko (Bizkaia) “Bromalgae” enpresak sortu du, iaz herrian bertan landatu zuten. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Senperen kokatu E.T.C Internazional enpresa hodi eta arotzerian aditua da, proiektu hori sustatzen du Euskal Elkargoaren laguntzarekin. Baionako esperimentuak ekaineraino iraunen du, tokiko bio-industria eta bio-teknologia lizentzia profesionala egiten duten ikasleek dute datuen altxatzea eginen. Senpereko Saint-Christophe lizeoko ikasleak dira, “mikro-algen akuakultura eta ekonomia hobekuntza” sailean berezituak direnak.

Gaur egun Euskal Herrian holako esperientzia bi tokitan eramana da, pentsatzekoa da ondoko urteetan garatuko dela.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2024/02/08

Txik Txak garraio zerbitzua… bide onean

Txik%20Txak%20garraio%20zerbitzuaa€%20bide%20onean

Txik Txak, Ipar Euskal Herriko garraio sare publiko bakarra da, Ipar Euskal Herri osoan berdina. Euskal Elkargoak bultzaturik, 2019ko martxoan sortu zen eta irailean abiatu. 2022tik harat garraio ibilbidea garatu da, Ipar Euskal Herriko 158 herrietatik 143tan pasatuz, 65 lineatan banatua da. Hiriarteko ibilbideez gain, azken urte hauetan herrietan ere ibiltzen hasi da. Garraio publiko zerbitzua bereziki Lapurdin zentratua da: Baiona/Biarritze/Angelun, Donibane Lohizune eta Hendaiako hiri eremuetan. Baxe Nafarroako lurraldean, sarea ibilbide nagusiak segurtatzen ari da...

Irakurri segida

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016