Herriz Herri - Biriatu (L) | 2024ko Martxoaren 28a
Bertso saioa
Apirilaren 6an larunbatarekin (17:00), Biriatuko ikastolaren alde bertso saioa antolatua izanen da. Bertan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Maddi-Ane Txoperena, Julio Soto bertsolari ospetsuak eta Aimar Karrika gai emailea izanen dira. Bukatu eta, pintxo potea izanen da. Haurrentzat salbu, sartzeak 12€ kostako du. Xoldon eta Xaia ostatuetan tokia erreserba daiteke, edo 06-88-76-99-07 mezua Whatsappera bidaliz.











