Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Otsailaren 08a

“Bakarka Taulan” festibala - Indigo aparkalekua 30mn urririk

“Bakarka Taulan” festibala

Kultur zerbitzuak bere 12. “Bakarka Taulan” festibala antolatzen du, otsailaren 9tik 11ra, Mendi Zolan. Kultur denboraldiko ekitaldi garrantzitsuenetakoa den festibal hunek, izenak dioen bezala, publikoaren aitzinean bakarrik atzemaiten diren artisten emanaldiak eskaintzen ditu. Emankizun mota hunek artista eta publikoaren arteko harremana sakonagoa izatea sustatzen du eta emozioak zuzenago eta biziago sentitzeko une berezia sortzen du. Bai artista eta bai publikoarentzat esperientzia intimista eta bakarra izan ohi da. Edizio berri huntan hiru ikusgarri aurkeztuko dira, bi frantsesez eta hirugarrena euskaraz. Xehetasunak eta txarteldegia: www.hendaye-culture.fr.

Indigo aparkalekua 30mn urririk

Errepublika Plaza egokitzeko lanak baitira, Herriko Etxeak 40.000 aparkaleku-txartel erosi ditu erabiltzaileendako. Hiriko saltoki eta zerbitzuetara joatean, Indigo aparkalekuan lehen ordu erdia urririk izan dezaten. Gehiago jakiteko www.hendaye.fr.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016