Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Otsailaren 08a

Ate idekitze - Pilota - Mus

Ate%20idekitze%20-%20Pilota%20-%20Mus

Ate idekitze

Joan den aste hondarrean Donostei kolegioak ateak idekitzen zituen, ikastetxe hortako buraso bilaka ditaizkeneri. Ibiakoitz huntan, “Bai” ikastola eta “Jean Pujo”-ren aldi da. Heien pedagogia edo lan manerak ezagutaraziko eta funtsak bisitaraziko dizkie, goizean (9:00-12:00).


Pilota

“Zaharrer Segi” elkarteak Union Basque esku-huskako finalak errezebituko ditu, kadet eta helduen mailan, Baigorriko Herriarena trinketean, ibiakoitz huntan, otsailaren 10ean. Orotarat, 5 final jokatuko dira (15:00).


Mus

Euskal Herriko mus xapelketako sailkapen partidak joan den ibiakoitzean jokatu dira, Bixentainean. Hiru pare kalifikatu dira Baxe Nafarroako final egunean parte hartzeko, heldu den martxoaren 9an, Ortzaizeko “Asteburuan”: Eñaut Larre/Amaia Larre Haizager, Paul Dupuy/Pantzo Hirigarai eta Gilen Kurutxarri/Graxi Irigarai.




Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016