Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024ko Otsailaren 08a
Eskubaloia - Libertimendu
Eskubaloia
Nazional 2 mailan, lehen taldeak Libourne talde gotorraren kontra galdu du, 26-18. Prenazional mailan, bigarren taldeak berdin egin du Canejan-en, 22-22. Frantziako xapelgoan, Irisarri/Atharratzek Castanet taldearen kontra galdu du, 25-20. Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik galdu du Bordes-en, 24-18.
Heldu den aste hondarreko partidak - Nazional 2 mailan, lehen taldea multzoko lehenaren etxera joanen da, Rodez-era, larunbatean (21:00). Bigarren taldeak, igandean (16:00), Floirac errezebituko du, hori ere multzoko lehena. Frantziako xapelgoan, larunbatean (17:00), hemezortzi urtez petikoek, Atharratzen Lormont errezebituko dute.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri taldea larunbatean (19:00) Bruges-era joanen da. Bigarren taldea, larunbatean (19:00), Buros-en ariko da. Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak Atharratzera joanen dira, larunbatean (15:00).
Baigura eskualdeko libertimenduak
Baigurako Libertimenduadeitua, Baigura mendiaren inguruan diren Lekorne, Makea, Luhuso, Bidarrai, Arrosa, Ortzaize, Irisarri eta Suhuskuneko gazteek otsailaren 10ean Libertimenduak emanen dituzte, Irisarriko plazan (10:30). Ondotik bazkaria proposatua da, izena eman 06-77-45-82-26.