Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024ko Otsailaren 08a

Balaki trinketa - Liburu salmenta - Ihauteriak

Balaki trinketa

Joan den larunbat goizean herritarreri presentatua izan da trinketari dagokion proiektua. Ekitaldiak oren pare bat iraun du eta gauzak xeheki aurkeztuak izan dira. Hitza hartu dute Mizel Hiribarren auzapezak eta zonbait kontseilarik historia guzia eginez, bai eta ere arkitektoak eta proiektua bideratzen lagundu duten elkarteek: Pilota batasuna, Arroka Mendi eta Balakiko Lagunak. Hauek gerorako animazioan ere partaide izanen dira. Obrak heldu den hilabetean hasiko dira, hamabost bat hilabete iraun beharko lukete eta gastu orokorra milioi bat eta erdi eurokoa izanen da.

Liburu salmenta

Herriko liburutegiak, aste huntan, liburu salmenta antolatzen du, otsailaren 6tik 10era, asteartetik larunbatera (10:00-12:00 eta 14:30-16:30ak). Euro bat edo biren truke okasionezko liburuak eskuratzen ahalko dira.

Ihauteriak

Ihauteriak ere aitzina doaz. Bi asteburu iragan dira jadanik. Hirugarren eta azken asteburua izanen da heldu den asteburu hau, edo zehazkiago erraiteko, larunbat hau, otsailaren 10a.

Goizeko hamaikatarik goiti Kaskarotek kurrituko dituzte Herriko Etxeko inguruak: Plaza Berri, Boroi Ostatua, Karrika Nagusia, Plaza eta Balaki. Gero Atharrin dantza ikusgarria (18.30), Zanpantzarren auzia (20.00), dantzaldia Holako taldearekin (21:00) eta Goxokiko gaualdia (23:30).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016