Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Martxoaren 28a

Zangoak Arin-en biltzar nagusia - Idazleen biltzarra - Korrika trail - Erakusketa - Leizeak Lurrak - Beti Gazte - Kirola

Zangoak%20Arin-en%20biltzar%20nagusia%20-%20Idazleen%20biltzarra%20-%20Korrika%20trail%20-%20Erakusketa%20-%20Leizeak%20Lurrak%20-%20Beti%20Gazte%20-%20Kirola

Zangoak Arin-en biltzar nagusia

Zangoak Arin elkarteak bere biltzar nagusia martxoaren 21ean goizarekin Lur Berri gelan egin du. Jean Grane lehendakariak ongi etorria egin eta, elkartea nola beti handitzen ari den, ibilkari gidak beharko dituela emendatu erran du. Hitzaldia bukatzean izan diren heriotza guzientzat pentsaketa ukan du. Béatrice Ollier elkarteko idazkariarentzat urteko aktibitateak ongi pasatu dira. Xabi Larregle diruzainak kontuak positiboan direla abisatu du. Eguna bukatzeko Leizetako ostatuko gelan bazkaldu dira, 70 baziren etorriak. "Begi Gose" sukaldariak prestatua, dena umore onean bukatu da.

Idazleen Biltzarra

Beti bezala Pazko biharamunean iraganen da. Aurten astelehenean apirilaren lehenean izanen da kiroltegian, sarrera 2€.

Korrika Trail

"Korrika Trail" elkarteak antolatzen du, martxoaren 30 eta 31n Saran.

Erakusketa

Larrungo Kolore taldeak martxoaren 30etik apirilaren lehena arte, Denen Etxean erakusketa eginen du. Egun guziz idekia izanen da.

Leizeak

Oraindik aitzina zabalduak dira (10:00-18:00). Hazilean tenoreak aldatuko dira. Bisitaren lekua erreserbatu behar da deituz 05-59-54-21-88 edo internetez lezea@grottesdesare.fr.

Lurrak

Laborarieri abisua, herriak baditu lurrak aloitzeko: Bizkartzun 2,49 hektarea, Gaztainzelain 2,20 hektarea, interesatua dena apirilaren 3a aitzin izena eman behar du Herriko Etxea deituz 05-59-54-20-28 edo herria@sare.fr.

Beti Gazte

Apirilaren 13an larunbatez elkarteak bere biltzar nagusia antolatzen du eta ondotik bazkaria, Lur Berri gela (12:30), menua: aperitifa, eltzekaria, legatza salsa berde, idikia saltsan, gasna erreximentarekin, krenbul, arno beltza eta gorria, kafea ondokoarekin. Prezioa 27€ eta bazkide karta 8€ denetara 35€. Hortako apirilaren 9a aitzin izena eman behar da, Jeannot deituz 05-59-54-21-34, Maite 06-31-62-90-66 edo Anita 06-28-28-08-24. Erretretatu guziak gomitatuak dira, denek elgarrekin egun goxo baten pasatzeko. Tote hor izanen da arratsalde hori airostatzeko kantu eta dantza batzuekin.

Kirola

Pilota trinketean buruz buruka À¢'€'" 4. maila: Errandonea Xan irabazle 40-27 Noizbait-en kontra. Iribarren Oihan galtzaile 10-40 Zaharrer Segiren kontra. Union Basque batasunean: gaztetxoak: Alduntzin Kaiet - Marin Imaz Eneko irabazdun 40-38 Atzarriren kontra. Heredia Unai - Berasategui Unai galtzaile 10-40 Senpereren kontra. Umetxoak: Babace Leizagoien - Zabaleta Orhi irabazle 40-27 Zaharrer Segiren kontra. Berasategui Andde - Lafitte Julen irabazle 40-35 Denek Bat-en kontra. Frantziako txapelketan: Gurruchaga Betti irabazle 40-00 miarriztarren kontra.

Errugbi - Sarak etxean irabazi du 36/07 Saliesen kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/03/28

Euskara dantzatuko

Peio Jorajuria

Korrika genuen aktualitate gorrian azken egun hauetan. Zer burrunba hamar bat egunez Euskal Herri osoan! Soberakina, euskararentzat amodiorik ez dutenentzat. Atsegina, euskararen maitale guzientzat. Euskaltzaleek, nork bere xokoan, harrotasun handiz bete dituzte euskararen alderako urratsak, aurtengo "Harro Herri" leloa suharki oihukatuz. Eta gar bera ezagutu dute Korrika Ttiki guziek, haur eta gaztetxoen oihu loriatuen pean, bai eta euskal diasporan ere arrakastaz bete diren urratsek.

Gipuzkoako bigarren hiri jendetsuenetik egin da abiatzea, Irundik. 63.000 biztanle nonbait han ditu Irunek. Biztanle kopuru ederra, baina euskal hiztunen kopurua askoz mendreagoa du. Euskararen alderako nahikaria haatik oso kementsua duela erakutsi du Korrikaren abiatzean, Irungo plaza nagusia jendez mukuru zegoela, dena kolore. Eta zer emozioa Irundik Hendaiarakoan Santiago zubia zeharkatu delarik ikurrin tunelaren pean! Zubia, eta beraz muga,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016