Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Otsailaren 08a

Sortze - Kantu afaria - Sagarnotegirat ateraldia - 4L Trophy

Sortze

Marthaeneko Alexandre Loquet eta Mathilde Orgogozok ongi-etorria egin diote Emma alabari. Urtarrilaren 28an sortu da. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.

Kantu afaria

Otxaldetarrak elkarteak kantu afaria antolatzen du Noblianean otsailaren 17an, larunbat arratsez (19:30). Kantua maite duten guziak gonbidatuak dira (ekar zuen kantu liburuxka). Afaria 25 euro gostako da. Izenak eman lehenbailehen Erramun deituz (06.38.52.65.44).

Sagarnotegirat ateraldia

Besta komiteak ohiko ateraldia antolatzen du Astigarragako Etxeberria sagarnotegira, martxoaren 16an. Autobusa Noblianeko aparkalekutik abiatuko da (11:00). Itzultzeko, lehen autobus bat izanen da (22:00) eta geroxago bigarren bat (gauean, 2:00). Komiteak bere gain hartuko ditu autobuseko eta aperitifako gastuak, bazkaria haatik bakotxaren gain (40€). Lekuak behar dira atxiki otsailaren 18a aitzin, deituz Xan Cedarry (07.83.21.86.92).

4L Trophy

Rallye gisa antolatua den lasterkaldi bat da 4L Trophy delakoa, 28 urtez peko gazteeri idekia. Aurten 27. edizioa kurrituko da, otsailaren 15etik 25era, Miarritzeko Irati azoka gunetik abiatuz, Marokora buruz, Saharako basamortuan gaindi ibiliz. Dozena bat eguneko ibilbidea (6.000km), Marrakech hirian bururatuko dena. Aurten bi bidarraitar gaztek parte hartuko dute: Garaldeko Noah Castagnék (22 urte) eta Luna Toral-ek (18 urte). Suerte on bi gazte haueri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016