Euskal diaspora | 2024ko Otsailaren 08a

Brisbanen euskal elkartea sortzen: Australia eta euskaldunak

Joseba Etxarri

Brisbanen%20euskal%20elkartea%20sortzen:%20Australia%20eta%20euskaldunak

Argazki oina:

SAN FRANTZISKO. Heldu den asteko asteburuan ospatuko dute San Frantziskoko euskaldunek hiriko Gure Euskal Etxearen urteurren besta

------------------

BRISBANE, AUSTRALIA. Euskalduna zira eta Brisbane edo inguruan zira bizi? Ala, ezagutzen duzu menturaz Brisbane eskualdean bizi den euskaldunik edo euskaltzalerik? Kanpaina hasi berria du, euskal-australiarren edo Australian bizi diren euskaldun edo euskaltzaleen bila, hondarreko 16 urte hauetan Brisbanen bizi den John Oçafrain bankar arrazako kaliforniar euskaldunak, jende multxo bateko buru. 'Brisbane Basque Elkartea' ezarri dakote izena taldeari, eta deitura horrekin atzematen ahal da Facebooken. Helburua, momentuko, online bildu, elgar ezagutu eta elgarretaratzea, eta adiskidetasuna lantzea, eta ahal dutelarik lehenengo hitzordu fisiko baten antolatzea. Euskal Herriaren falta sumatzen baduzu Brisbanen, zergatik ez noizbehinka bildu eta euskal janaria, kirola, dantzak, musika, musa, bestak edota euskara bera praktikatu? Eta hala galdegiten duteneri -bertara bisitatzera edo bizitzera joan nahi dutelakoz konparazio- laguntzea eta aholkuak ematea.

AUSTRALIAR EUSKALDUNAK. Hondarreko urteetan, izan ere, azkartzen ari da Australiako euskalduneri buruzko ezagutza eta oihartzun publikoa. Estatu Batuetara edo beste herrialde batzuetara joanikoak baino gutiago dira, baina egin da euskal emigraziorik Australiara, eta hortarik sortuak dira egun aktibo diren Australiako bi Euskal Etxeak, Sydney eta North Queensland-en. Bada, gainera, euskal-australiar emigrazioa hobeki ezagutu eta ezagutza hori sakondu eta partekatzea helburu duen elkarte bat, Bilbon oinarria duena.Euskal Australiar Alkartea (EAA) du izena eta pareko beste elkarte bat badu Nafarroan, Boomerang izenpean. Australian euskaldun sortu Amaia Uberuaga da EAAko buru, bera bezala Australian sortu beste euskaldun batzuk eta lagunak batzordekide, eta han bizi eta egun gibelera jinak diren pertsona eta familia osoak partaide. Urte guziz elgarretaratzen dira Gernikan, arrakasta handiz. Azpimarratzekoa baita ere, 2019an lehenengo bidaia bat antolatu zutela EHtik Australiara, euskal emigranteen herri eta eskualdeak bisitaturik, Julian Iantzi telebista aurkezlea tarteko, EAAko batzordekide eta eragile baita. Bidaia hura, hain zuzen, ETBrentzat grabatu zuten, eta ikusgai dago online, euskal-australiar egitateari buruzko hainbat lekukotasunen bilgarri.

BIDAIA AUSTRALIARA. Lau urte pasatu dira hartarik eta aurten bigarren bidaia bat iragarri du Euskal Australiar Alkarteak, agorrilaren 11tik 26ra, besteak besteCairns, Townsville, Ayr, Home Hill, Brisbane eta Sydney bisitatuz. Lehenengo joan-jinaren helburua azkartu nahi dute, erran nahi baita "Euskaldunen Australia" ezagutarazi eta zubilana egin nahi dute hango eta hemengo euskaldun eta euskal komunitateen artean, hango eta hemengo kulturen artean. Interesatuek deitzen ahal diote Amaiari, +34688 860 197 telefono eta whatsappera. Ikusgarria baita ere, Euskal Herriko hainbat herritan ibiltari ari den 'Basques in Australia' erakusketa, bereziki XX. mendeko emigrazioa aipaturik.

EUSKAL BAZKARIAK SYDNEYn. Gogoratu, bestalde, igande guziz 14etan, euskal bazkari goxoa zerbitzatzen dutela Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxean 25 dolarretik 35erako prezioz (bazkideek 25, bazkide ez direnek 35). Elkarteko euskal sukaldari bolondresek prestatzen dute eta erreserbak, aitzineko ortziralean behar dira egin 17:00etarako info@guretxoko.com.au helbidera idatziz edo (+61) 02 9331 5612 telefonora deituz. Gure Txokoren helbidea,344 Liverpool Street, Darlinghurst, NSW 2010.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016