Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024ko Otsailaren 08a

Ate idekitzeak ikastoletan - Mikel Harguindeguy eta Téo Etcheverry txapeldun!

Ate%20idekitzeak%20ikastoletan%20-%20Mikel%20Harguindeguy%20eta%20TAo%20Etcheverry%20txapeldun!

Larunbat goizean, ate idekitzeak ikastoletan

Seaskaren sarean sartzen diren ikastolek urte guziz beren ate idekitzeak antolatzen dituzte. Aurten otsailaren 10ean iraganen dira, hots larunbat goizean. Gure herriari dagokionez, aihertarrek hautua badute, beren haurrak emaiten ahal baitituzte Hazparneko Ezkia ikastolan, Donamartiriko Arberoa ikastolan edo Lekorneko Baigura ikastolan. Azken sartzean 32 aihertar haurrek sartzea ikastolan egin zuten. Ate idekitzeak goizarekin (9:00-12:00) iraganen dira. Ongi etorri deneri


Mikel Harguindeguy eta Téo Etcheverry txapeldun!

Iragan asteko berrietan idazten ginuen Abarratia pilota batasunak, azken urte hauetan, emaitza onak lortzen zituela. Huna titulu bat gehiago. Joan den igandean zortzi, gaztetxoen mailan ari diren Mikel Harguindeguy eta Téo Etcheverryk esku-huskako txapelketako finalean, Inthalatzeko Gilen Doyhenard eta Iban Etcheverryri 40/35 nagusitu ziren, Zuraideko trinketean, partida gogorra eta ederra eginik. Partida orekatua izan zen, Abarratia pilota batasunekoak aitzinean ziren, gero gibeletik eta bururatzean 35 berdin. Euskal Herriko txapeldun berriek segitzen dute beren ibilbidea, orain Frantziako txapelketan. Emaitza onekin segi dezatela. Anartean biba Mikel eta Teo eta goresmenak hauen trebatzaileei!



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016