Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024ko Otsailaren 08a

Antzerkia - Eñaut Etxamendi eta Maider Martineau sariztatuak - Hartzaren Eguna - Parcoursup tailerra

Antzerkia%20-%20EAaut%20Etxamendi%20eta%20Maider%20Martineau%20sariztatuak%20-%20Hartzaren%20Eguna%20-%20Parcoursup%20tailerra

“L’homme qui n’a pas inventé la poudre”

Otsailaren 9an (20:00), Tanka gelan “L’homme qui n’a pas inventé la poudre” antzerkia plazaratuko da. Pertsonaia nagusia elbarritua da, bere baitako berri emanen du. 10 urtetik gorakoei zuzendua da. Tokia tanka-saintjeandeluz.notre-billeterie.fr webgunetik har daiteke, edo egunean bertan ordu bat lehenago. Harremanetan sartzeko: 05-40-39-60-87 edo billetterie.culture@saintjeandeluz.fr.


Eñaut Etxamendi eta Maider Martineau sariztatuak

Otsailaren 10ean (11:30), Eñaut Etxamendi kantariak eta Maider Martineau musikariak Eusko Ikaskuntzaren eskutik sariak errezibituko dituzte, Tanka gelan. Eñaut Etxamendi Mithiriñakoak “ohorezko saria” errezibituko du, bereziki kantagintzan eginarentzat. Maider Martineau Makeako musikariak “gazte saria” errezibituko du. Sariztatze egunean, Inge Arinen “Ahots hariak” dokumentala zentro kulturaleko atarian zabaldua izanen da.


Hartzaren Eguna

Otsailaren 10ean, Hartza, zirtzilak, hiruburuak eta trikilariak karriketan ibiliko dira (9:30). Arratsaldean (15:30), Urdiñarbeko dantzariak, Begilareak taldearekin batean dantzan ariko dira. Galdegina da zirtzilez beztiturik etortzea.


Parcoursup tailerra

Otsailaren 14tik martxoaren 13a arte, asteazken oro (14:00-17:00) Gazte gunean Parcoursup plataforma hobeki menperatzeko tailerra proposatua izanen da, lizeoko ikasleei. Izena Gazte gunean eman behar da: 05-59-85-20-40 edo jeunesse@saintjeandeluz.fr. Informazio gehigarrien izaiteko: www.saintjeandeluz.fr.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016