Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024ko Otsailaren 08a

Ikastolaren ate idekitzeak - Libertimendua

Ikastolaren%20ate%20idekitzeak%20-%20Libertimendua

Ikastolaren ate idekitzeak

Otsailaren 10ean, larunbatarekin, Garaziko ikastolaren ate idekiak izanen dira. Buraso berrieri xehetasunak emaiteko burasoak eta erakasleak hor izanen dira (9:30-12:00).


Libertimendua

Otsailaren 11n Donibaneko karriketan izanen da mugimendu, Libertimendua izanez Garaztarrak taldeko dantzariak eta zirtzilak karriketan ibiliko dira, bertsulariak lagun ukanen dituztela (9:30). Ondotik merkatu estalian Libertimenduaren ikusgarria iraganen da (11:00), beharriak xorroxtu… izanen baita hain segur zer entzun! Bazkarirako txartelak06-51-48-29-88 bidez hartu behar dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3731. zbk

Gure Hitza | 2024/02/08

Euskara lan munduan

Jean-Louis Harignordoquy

Enbatako kideak aspaldi ohartu ziren gazterik gabeko Euskal Herriak ez duela irauten ahal. Lanbiderik gabe gazteak ezin direla sorterrian bizi. Nolazpait erraiteko, ekonomiaren gainean behar baita herria eraiki. Kanpotik jin enpresa handien menturan egon gabe, hobe dela euskal herritarrek beren heineko lantegiak sortzea. Sokoa abiatu zenetik, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako industria saila ez da beharko zuen bezainbat garatu, bainan izan dira aitzinamendu zonbait.

Halere, deusez da betirako finkatua izaiten. Hala nola, zorigaitzez Lur Berri kooperatibako buruzagiek Jean Errecart zenaren euskal izpiritua aspaldi baztertu zuten. Esperantza atxiki behar da Patxi Nobliak ezin hobeki zaindu duen euskaltasunari leial egonen zaizkola Sokoaren arduradun berriak. Lantegian euskal giroa sendi zedin, harek nehondik ahalaz hartzen zituen langile euskaradunak eta euskara ikasteko gogoa erakusten zuten borondate-dunak. Gainera, enpresak diru za...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016