Han eta Hemen | 2025eko Maiatzaren 29a

Esperanto topaketa Donapaleun

Rafael Blanco Arbe

Amikuzera etorri partaideak
Amikuzera%20etorri%20partaideak

Maiatzaren 16 eta 18 bitarte, Donapaleuko Emeki zentroan euskal esperantisten udaberriko elkarretaratzea burutu zen, EÅ'­ska Printempa RenkontiÀ„'o alegia. 18 bat partaide etorri ziren Amikuzera kultur gertaldi honetaz gozatzera. Donapaleun badira Esperanto ikastaldiak, Marie Savarie irakaslea delarik, Amikuzeko herri batzuetatik jiten dira esperanto hizkuntzaren ikastera. Bada, topaketa honetara Baiona, Bilbo, Gasteiz, Kaseda, Bordele edo Pauetik etorri ziren esperanto hiztunak asteburu ederra irag

Zer da esperanto hizkuntza?

Esperanto hizkuntza neutral eta laguntzailea da, L.L. Zamenhofsendagile poloniarrak gaztetan pentsatu eta asmatu ondoren, 1887an ezagutzera eman zuen mundu osoan barna. Urte guttitan garapen gaitza ukan zuen, Europan lehenik, Amerikan eta Asian geroago, eta azkenik mundu osoan barna. Engoitik milaka liburu eta kazeta argitaratu dira esperantoz eta historia oparoa garatu du.

Euskal Herrian ere historia koxkorra du hizkuntza honek, XX. mende hastapenetik taldeak osatu ziren Bilbon, Iruñean, Tafallan, Donostian, Gasteizen, Eibarren edo Tolosan.

Geroztik hainbat ekitaldi, ikastaro gauzatu edo liburu eta kazeta argitaratu dituzte euskal esperantistek, eta hala azken hamarkadetan Printempa kaj AÅ'­tuna RenkontiÀ„'oj burutu dira Gasteizen, Bilbon, Iruñean, Tolosan, Altsasun, Urduñan, Kasedan, Loiolan, Arbizun edota Donapaleun.

Donapaleuko Printempa RenkontiÀ„'o-a

Maiatzaren 16an, ortziralerekin, arratsaldean batu ziren lehen partaideak eta Euskaraldia jarduna ikusi zuten.

Larunbat goizean Aiziritzera abiatu ziren afrikar festa ikustera. Bertan bazkaldu ondotik, arratsaldean Emeki zentroan bi tailer izan ziren, Pirinioetako loreei buruz eta Bernat Etxepare idazleari buruz. Ondotik, Arnaut Oihenarten etxea ikusi zuten eta itzuli bat egin zuten Donapaleun barna. Afaldu ondoren euskal kantak aletu zituzten giro alegeran.

Igande goizean Aranbeltzeko eliza bisitatu zuten eta Soiartzeko larre ederrean bazkaldu zuten erromesen etengabeko iragana behatzen zuten artean. Elkarretaratzea, Amikuzeko mendialdean finitu zen.

Milesker Marie Savari Emeki zentroko arduradunari. Hurrengo hitzordua AÅ'­tuna RenkontiÀ„'o (Udazkeneko topaketa) Arbizun, Nafarroa Garaian izanen da, urri bukaeran.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2025/05/29

Ziburuko Euskal liburu eta Disko Azoka

Ziburuko%20Euskal%20liburu%20eta%20Disko%20Azoka

Apiril eta maiatzean Ipar Euskal Herriko hainbat xokotan Azokaroa antolatu eta, Baltsan elkarte ziburutarrak eta Argia astekariak Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka ate joka dute. "Euskaraz bagara" lelopean, aurtengoa seigarren edizioa izanen da, ekainaren 7an larunbatarekin iraganen dena. Azoka hori emeki-emeki handituz joan da, euskarazko kulturaren ezinbesteko hitzordua bilakatuz ziburutarrentzat, auzo herrietako eta Euskal Herri osoko euskaltzaleentzat. Aurten, Aurelia Arkotxa poeta, ik

Irakurri segida

3788. zbk

Gure Hitza | 2025/05/29

Erramun Martikorena kantatuz

Jean-Louis Harignordoquy

Ekainaren lehenean Baigorrin Erramun Otsobi deitzen dugun adiskide kantari handia ohoretan izanen da bere sorterriko elizan. Irulegiko Irratiak gomitatu kantari andanak abestuko ditugu Erramunek ezagutarazi dizkigunetarik zonbait. Gazte gaztea Ibaigorri abesbatzan lehen tenor gisa parte hartuz, geroxeago Lapurdiko Etorki izenekoan, laster bakarlari abiatu zen. Nunahiko jende xaharrenei aspaldiko kantuen doinu eta pertsu guziak gogoz ikasi zizkien eta gutarik anitzi erakatsi. Larzabaleko kantu txapelketetan bi aldiz lehen saria irabazi zuen, entzuleak oro loriatuz nahi bezala molda zezaken zilarrezko ahots arin goraiarekin. Bertzalde, Baigorriko antzerki taldean frangotan arizana, ederki garatu zuen kantuak jendeari sendiarazteko dohaina.

1978an lehenbiziko diskoa grabaturik, hurrengo urtean Baionako Laugan eta Hendaiako Beltzenean ikaragarriko arrakasta bildu zuen Baigorriko artzain kantariak. Geroztik gure zazpi probintzietako xoko-moko guziak kurriturik badauzka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016