Herriz Herri - Arberatze-Zilhekoa (NB) | 2025eko Maiatzaren 29a
EHZ
Bigarren aldikoz, Euskal Herria Zuzenean Amikuzen izanen dugu hilabete baten buruan ekain hondarrean, 27tik 29ra. Programa ederra proposatzen daukute aurten ere.
Ostiralean: Maskak, Inertzia, Pangea Pop, Zetkin, Txaptrax, Bengo, W! Zard, Acidulant, Auhen, Polylogue From Sila.
Ibiakoitzean: Mexikortxo(r) Band, Kaskezur, Nowhere Circus, Ithaka, Itzuli Konpainia, Voltaire, Marta, Naxker, Olaia Inziarte, Galder, Cie Choari, Marte Lasarte, Ibawa, Queer Falafel, Izan, Altxalili.
Igandean: Oona Doherty, Gros Coeur, Bocano Banda, Duguna, Errobi, Radio Byzance, Ahmed Eid & Ilyf, Ane Lindane, Kalume Taldea, Henge, Xiberoots, Hop Hop Hop Crew, Tapia eta Leturia.
Festibala baldintza onean egiteko, hitzordu batzu proposatuak dira:
- Ekainaren 14an, ibiakoitzez: xitxuketa eguna egun osoan Arberatzen (komunen, dekoratuen eta pusken antolaketa).
- Ekainaren 18tik aitzina, muntaketa egunak egunero festibala abiatu arte.
- Ekainaren 27tik 29ra: festibala.
- Ekainaren 30etik uztailaren 4a arte, desmuntaketa lanak.
Arberaztarrekin, beste bi hitzordu gehituak dira:
- Ekainaren 7 eta 14an goizez: herritarren aurre salmenta Herriko Etxean eta zirkulazio paseen banaketa.
- Ekainaren 20an: herritarren aperitifa frontoi ttipian.
Bilketak aitzinetik erosteko edo laguntza ekartzeko, EHZren sarean xehetasunak atzemanen dira.











