Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Maiatzaren 29a
Edmond Durandeau arkitektoaren omenez - Ez ohiko hotelak - Biomasa berokuntza sarea
Edmond Durandeau arkitektoaren omenez
Edmond Durandeau arkitektoaren heriotzaren 65. urteurrenean, haren familiaren, Kotte Ecenarro auzapezaren eta hautetsien presentziarekin, Durandeau plaza inauguratua izan da.
Plaza hau palmondo biribilgunean kokatua da.
Ez ohiko hotelak
Herritartasunarekin duten engaiamenduaren baitan, Hendaiako Gazte Herritarren Batzarreko gazte hautetsiek beren lehen ekintzetako bat ingurumena eta biodibertsitatea babesteari eskaintzea erabaki dute, haien ustez funtsezko gaia baita. Engaiamendu hori proiektu zehatz baten bidez gauzatu da: zortzi "intsektuen hotel" sortuz.
Biomasa berokuntza sarea
Hendaia egur energiaz berotuko da laster ENGIE Solutions delakoaren biomasa berokuntza sareari esker. Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezak eta Fabien Tremouille,Bâtiments Aquitaine Sud d'ENGIE Solutionsdelakoaren eskualde zuzendariak ofizialki adierazi dute beren engaiamendua sei urteko kontratua sinatuz biomasa berokuntza sarea etorkizunean sortu eta ustiatzeko. 2025eko udazkenaz geroztik, instalazio berri horrek hainbat hornikuntza publiko elikatuko ditu tokiko energia iraunkorrarekin, eta horri esker, urtero 248 tona CO2 saihesteko aukera izanen da.











