Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025eko Maiatzaren 29a
Sorgin ihizia - Andenia-Ichaca bizikleta bidea - Andaluziar festibala - Tanka gelako hitzordua
Sorgin ihizia
Ekainaren 5ean (18:30), François Bordes-en mintzaldia iraganen da "Sorgin ihizia Euskal Herrian - Mitoa eta errealitatea" gaiaren inguruan. Hitzordua Dukoteniako gelan emana da, sartzeak 10 euro kostako du eta frantsesez izanen da. Irabaziak Goxokiak elkartearen alde.
Andenia-Ichaca bizikleta bidea
Maiatzaren 17an, Andenia-Ichaca bizikleta bidea inauguratua izan da, Jean-François Irigoyen herriko auzapeza eta Ipar Euskal Herriko mugikortasun sindikatuko lehendakariarekin. Ibilbide berri hau osoki segurtatua da, egokitua, eta bizikletazaleek eta oinezkoek bidea partekatzen dute.
Andaluziar festibala
Ekainaren 4tik 9ra iragaitekoa da. Programan kontzertuak, dantzak, ikusgarriak eta desfileak izanen dira.
Tanka gelako hitzordua
Ekainaren 4an (20:00), Stas Steshenko eta le Quatuor Métamorphoses taldeen kontzertua izanen da. Stas Steshenko, "Angel G.Pinero" gitarra klasikoaren nazioarteko lehiaketaren 2024ko irabazleak dira, eta Metamorphorses harizko laukoteak musikarekiko maitasuna partekatuko du. Tokiak 5 eta 12 euroren artean kostako du. Erreserbatzeko: tanka-saintjeandeluz.notre-billetterie.fr.










