Orotarik | 2025eko Maiatzaren 29a

Kukumarro

Xarles Videgain

Zelaia eta ordokia

Norbaitek aipatu dit ea zelaia eta ordokia gauza bera ote zen euskaraz. Egia erran, bi izenen erranahia ez da erraz bereizten. Iduri luke zelaia eta ordokia erraiten dela leku batean ez delarik ez patarrik, ez aldaparik, ez maldarik.

Jende izenetan zelai izena gehiagotan agertzen da ordoki baino. Kirolari esker izen franko entzuten ditugu eta gure aitamek (aitak amak baino gehiago halere) errugbi munduan ezagutu zituzten Zelhai eta Zelaia, Maurice Zelhai Donapaleukoa eta Frantziako txapeldun Avironekin Miarritzeren kontra, orduan halakorik gertatzen baitzen, eta aldiz Michel Zelaia Biarritzeko jokolari gaitza: Maurice Zelhai "h" batekin Amikuzen bezala, Michel Zelaia "a" batekin Lapurdin eta beste aldean bezala. Zelaieta izena ere askotan entzuten da. Hitz zaharra da Incelaieta delako bat agertzen baita jadanik 1096an.

Leku izenetan ere Otsozelaia ezaguna da, hots harpe handia edo Zelai deitu etxeak edo kartierrak hala nola Hazparnen. Baina zelai hitza zer den kanbiatzen da euskalkiaren eta aroaren arabera. Leku ordokia izateaz gain; hots patarrik gabekoa, ereiten den lekua izaten ahal da, guk alor deitzen duguna, edota belarra ekartzen duena, guk pentze edo soro deitzen duguna. Berrikitan joko lekua gisa hartua izan daiteke, futbol zelaia, errugbi zelaia, dantza zelaia, zaldi zelaia. Ohartarazteko da gatza egiten den lekuetan zelaia deitzen dela gatzez betea den eremu xuri-xuria.

Audela, bide bat zelaia dela erraiten ahal da; beste aldean zerbait sobera akitu gabe erdiesten delarik diote: zelaia da. Aldiz ez dut erabiltzen han entzuten den ondoko hau: zelaian utzi dut, erran nahi omen da: "huts egin dut".

Zelaia ikusi ondoan, zer ote da ordokia? Urritzordoki izena agertzen da 1290 urtean bainan jende eta leku izenetan ordokia bekanago da zelaia baino.

Jendetan entzun dukezu izan dela Ordoki gudari famatua Gernikako batailoian buruzagia izan dena, hemengo gerla denboran, eta bestaldetik jinik. Leku izenetan Ordoki bada Baztanen, Gamarten, Altzain, Luzaiden besteak beste; Gipuzkoan eta Bizkaian, gutiago haatik. Horrengatik beharbada bere lekua galtzen du ordoki hitzak zelai hitzaren fagoretan. Ordoki leku zabala izateaz gain, zernahi ekar lezake, belar, zaldare edo larre izan daiteke, iduri luke aski gora dela baina ez beti. Oihenartek zuhurki dio: "Banta zak saiheskia", (lauda ezak mendiko malda), "eros ezak ordokia", erran nahi baita hobe dela patar ez den lekua erostea. Ordokia ere izan daiteke gatza hedatzen den eremua, zelaia bezala. Trufatzeko ere erabiltzen da, norbait asekari delarik, ordokia eta zelaia aipatzen dira: zintzurra patar eta tripa ordoki eta beste aldean gauza bertsua: zintzurra aldapa eta tripa zelai.

Erdaraz, frantsesezko eskolan diferentzia egiten da lekua gora den ala ez ikusiz: "plaine" deitzen da apaleko eremuan den lekua eta aldiz "plateau" aipatzen da lekua gora balin bada. Euskaraz ordokia anitzetan aski gora da hala nola Eltzarreko ordokia Ahüzkitik ez urrun. Bainan iduri du zelai hitza erabiltzen ahal dela kasu honetan ere. Bestaldetik hedatzen den hitza lautada da, lau hitza planum latinetik heldu da, llano da gazteleraz; baina hitza jesana izateak ez du bere arrakasta murrizten. Arrangoitze inguruan bada iturri bereko izena Planuia deitzen dena bere hastapeneko "p" galdu ez duena. Beste hitz bat bada, haboroenik Zuberoan ezagutzen dena eta naba da Zühañik gabe den mendiak ebitik ükhen hura oro burrustan üzten dü juaitera nabetarat. Naba hori kasik ibarra eta harana dela iduri luke eta Altzain Ibarnaba lekua bada baina zolan dagoela ageri da mendian erori ura nabak biltzen baitu.

Horra beraz zelaia, ordokia, eta naba.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2025/05/29

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik

Errobi proiektua bidean...

Heldu den ekainaren 5ean, Errobi rock talde mitikoko bi kantariak Anje Duhalde eta Mixel Ducau kolegiora etorriko dira, 3.eko ikasleei beren historia eta euskal rockaren hastapenak kontatzera.

Proiektu pedagogiko hori hainbat irakasgairen artean landuko da. Musikan, azterketa musikologia pixka bat egiteaz gain, sorkuntza lan berezia obratuko da, Aaronekin. Euskaran, Mathilde eta Ikerrekin, Errobiren kantu batzuk landuko dira, bereziki Daniel Landartek idatzi testuen deskubritzeko.

Eta joan den apirilaren 15ean, asteartez, prozesu guzi hori bidean emateko Errobi euskal musika garaikidearen historia orokorrean kokatuz, Peio dokumentalistak IDZ-n ibilaldi musikal ttipia proposatu du; bide batez, irudi eta soinu lagun, musika aberats eta anitzaz gozatzeko aukera izan da.

...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/05/29

Haziak mintzo

Maurice Harriet eskolako ikasle haltsuarrak

Haziak%20mintzo

Gu ere Euskaraldira

Euskaraz ari gara ikasgelan, bainan eskolatik kanpo?... Zergatik euskaraz ikasi? Klasean erantzun frango atzeman ditugu:

- Matematikak eta zientziak euskaraz egiten ditugulako,

- Gure ama hizkuntza delako,

- Ez galtzeko maite dugun euskara,

- Bakantzetan, beste probintzietako euskaldunekin aritzeko,

- Jende gehiagorekin mintzatzeko,

- Anitz mintzaira menperatzeko,

- Maite baitugu gure hizkuntza,

- Aitatxirekin mintzatzeko, maite baitu euskaraz ari naizelarik berarekin...

Nun eta noiz?

Euskaraz ari gara ikasgelan (bainan ez beti, irakaslea ez delarik hor errexagoa da frantsesez hitz egitea), jantegian, gure jokoetan, pilotan edo errugbian. Aitortu behar dugu frantsesez ari garela gehienetan gure artean!

Bainan, aurten ibilaldi bat egiten baitugu Euskaraldia denboran, euskaraz mintzatuko gira Euskal Herritik kanpo, Périgord eskualdean,...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/05/29

Haziak loratzen

Martine "No pasaran"

Haziak%20loratzen

Dolores Ibárruri, No Pasarán!

La Pasionaria (3/4)

1919an, "Komunista Internazionala"-tik hurbildu nintzen, eta normala zen bezala "Espainol alderdi komunista"-rensorreran parte hartu nuen, Errusiako ereduan. Luzaz aktiboki parte hartu nuen, 1930ean nere ibilbidearen logikan hautetsi izan nintzen "Comite Central"-an. Nere funtzio berriek Madrilera eraman ninduten. Onartu nuen. Julianekin bereizi ginen, garaian arras gutti gertatzen zen. Hala ere, adiskidantzako loturak atxiki genituen.

Madrilen, beste bizi bat hasten zen eta gogotsu nintzen. Han intelektual anitz ezagutu nituen. Hitzen maitasunak idaztera eraman ninduen eta kazetari bihurtu nintzen. Bi egunkaritan idazten nuen: "El minero viscaino" eta "Mundu Obrero". Nere artikuluengatik estuki zaindua nintzen eta gertatu behar zena gertatu zen: atxilotu ninduten, lehen aldikoz...

Irakurri segida

3788. zbk

Gure Hitza | 2025/05/29

Erramun Martikorena kantatuz

Jean-Louis Harignordoquy

Ekainaren lehenean Baigorrin Erramun Otsobi deitzen dugun adiskide kantari handia ohoretan izanen da bere sorterriko elizan. Irulegiko Irratiak gomitatu kantari andanak abestuko ditugu Erramunek ezagutarazi dizkigunetarik zonbait. Gazte gaztea Ibaigorri abesbatzan lehen tenor gisa parte hartuz, geroxeago Lapurdiko Etorki izenekoan, laster bakarlari abiatu zen. Nunahiko jende xaharrenei aspaldiko kantuen doinu eta pertsu guziak gogoz ikasi zizkien eta gutarik anitzi erakatsi. Larzabaleko kantu txapelketetan bi aldiz lehen saria irabazi zuen, entzuleak oro loriatuz nahi bezala molda zezaken zilarrezko ahots arin goraiarekin. Bertzalde, Baigorriko antzerki taldean frangotan arizana, ederki garatu zuen kantuak jendeari sendiarazteko dohaina.

1978an lehenbiziko diskoa grabaturik, hurrengo urtean Baionako Laugan eta Hendaiako Beltzenean ikaragarriko arrakasta bildu zuen Baigorriko artzain kantariak. Geroztik gure zazpi probintzietako xoko-moko guziak kurriturik badauzka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016