Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Maiatzaren 29a

Heriotze - Omenaldi - Xilaba gazte - Erramun kantuz - Euskal Trail

Nahia Etxeberri Lopepe bertsulari gaztea
Nahia%20Etxeberri%20Lopepe%20bertsulari%20gaztea

Heriotze

Joan den astean, Pierre Ader 80 urteko miarriztarra Astateko lepoko gainekaldean zendu da, mendian ibiltzen zelarik bere lagun talde batekin. Bihotzeko kolpe txar batek jo du eta adiskideek egin dazkoten torraldi edo masajeek ez dute salbatu ahal ukan. Sokorriak ere fite jin dira, bereziki Oloroneko mendiko jendarmeriaren helikopteroa bainan debaldetan. Pierre Ader Miarritzen bizi zen bainan luhusoarra zen sortzez.

Omenaldi

Baigorriko eliza mukuru bete da joan den ortziralean koru topaketaren karietara, Oztibarreko Manex Erdozaintzi, Donibane Garaziko Zitadela, Baigorriko Jean Pujo ikastetxeetako gazteen kantu emanaldian. Karia hortara, Denise Olhagarai erakaslea omendu eta eskertu dute, erretreta hartzen baitu. Bere "Iparralai" musika eskolako lehengo ikasleak ere etorri dira eta kantu bat eta lore sortak eskaini dizkiote. Erran gabe doa hori memento biziki hunkigarria izan dela beretzat eta funtsean denentzat.

Xilaba gazte

Iparraldeko bertsulari gazteen arteko txapelketa (14-18 urte) Baigorriko Bixentainetik pasatu da joan den ibiakoitzean. 15 bat bertsulari lehiatu dira eta hauetarik 6 sailkatu: Goizane eta Nahia Etxeberri Lopepe ahizpak, Gana Berhokoirigoin Zubeldia, Amaiur Aizpuru Eskizabel, Leina Alkat Larrandaburu eta Unax Aizpurua Ibargarai. Finala ekainaren 7an (10:00), Itsasuko Sanoki gelan.

Erramun kantatuz

Erramun Martikorenaren ohoretan, ekainaren 1ean eginen den kantaldira joaiteko txartelak Irulegiko Irratian eta Baigorriko turismo bulegoan salgai direla erran da joan den astean, bainan aurkitzen ahalko dira ere Donapaleu, Maule, Atharratzen eta Donibane Lohizunekoetan. Jakin ere emanaldiaren ondotik, Baigorriko ikastolak taloak eta ostatua proposatuko dituela elizaren aitzinean.

Euskal Trail

Gure mendietako lasterkaldiak maiatzaren 30 eta 31 huntan iragaitekoak dira, ortzirale eta ibiakoitzez, 6 proba desberdinekin:

- Ultra Trail (130km) ortziralez, abiatzea Baigorritik (5:00).

- Euskal Endurance (65km), abiatzea Baigorritik ortziralez (5:30).

- Neska Trail (8km) ortziralez, abiatzea Baigorritik (17:30).

- Iluna Trail (27km) ortziralez, abiatzea Baigorritik (23:00).

Euskal Trail (2x40km) ortzirale eta ibiakoitzez, abiatzea Urepeletik (6:30).

Trail gormanta (2x25km) ortzirale eta ibiakoitzez, abiatzeak Urepeletik (7:30, 8:30, 9:30).3.800 lasterkariek parte hartuko dute orotara eta karrika nagusia hetsiko da ortzegun goizetik (9:00) ibiakoitz arratsera (20:00). Tokian bizi direnek pasatzeko baimenak Herriko Etxean erretiratu behar dituzte.

"Gure Dantzak"

Ekainaren 7an (ibiakoitza), Nafarroko dantzarien biltzarrak antolaturik,Arrola elkartearen partaidetzarekin. Urte guziz antolatzen den dantzari ohien elgarretaratzea da. Jaz Tafallan zelarik, aurten Baigorrin iraganen da.

100 bat dantzari: Tafalla-Tutera-Iruña(2 dantza talde) - Iribaz etaBaigorriko taldeak.

Egitaraua plaza nagusian: dantzari eta musikarien desfilea Elizako plazatik pilota plazara (17:00). Dantza ikusgarria (18:00). Talde bakoitxak bere eskualdeko dantzak emanen ditu. Zintzur bustitze eta parte hartzaileen afaria. Dantzaldia deneri idekia (22:30), Kiki Bordatxorekin. Dantza ikusgarri eta dantzaldia urririk.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3788. zbk

Gure Hitza | 2025/05/29

Erramun Martikorena kantatuz

Jean-Louis Harignordoquy

Ekainaren lehenean Baigorrin Erramun Otsobi deitzen dugun adiskide kantari handia ohoretan izanen da bere sorterriko elizan. Irulegiko Irratiak gomitatu kantari andanak abestuko ditugu Erramunek ezagutarazi dizkigunetarik zonbait. Gazte gaztea Ibaigorri abesbatzan lehen tenor gisa parte hartuz, geroxeago Lapurdiko Etorki izenekoan, laster bakarlari abiatu zen. Nunahiko jende xaharrenei aspaldiko kantuen doinu eta pertsu guziak gogoz ikasi zizkien eta gutarik anitzi erakatsi. Larzabaleko kantu txapelketetan bi aldiz lehen saria irabazi zuen, entzuleak oro loriatuz nahi bezala molda zezaken zilarrezko ahots arin goraiarekin. Bertzalde, Baigorriko antzerki taldean frangotan arizana, ederki garatu zuen kantuak jendeari sendiarazteko dohaina.

1978an lehenbiziko diskoa grabaturik, hurrengo urtean Baionako Laugan eta Hendaiako Beltzenean ikaragarriko arrakasta bildu zuen Baigorriko artzain kantariak. Geroztik gure zazpi probintzietako xoko-moko guziak kurriturik badauzka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016