Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Maiatzaren 29a

Koru kontzertua - Kontzertua - Liburu aurkezpena - Seaskaren alde - EKE-Elkar literatura beka

Koru%20kontzertua%20-%20Kontzertua%20-%20Liburu%20aurkezpena%20-%20Seaskaren%20alde%20-%20EKE-Elkar%20literatura%20beka

Koru kontzertua

Maiatzaren 31n (20:30), Ondarreta abesbatzak kontzertua eskainiko du Sanespietako eliza kolegiatuan. Euskaraz izanen da eta parte hartze librea.

Kontzertua

Maiatzaren 31n (20:30), Arima Soul taldeak kontzertua emanen du Kalostrapen. Euskaraz izanen da eta urririk.

Liburu aurkezpena

Ekainaren 3an (18:00), Ekaitz Bergaretxek "Masusta erreximenta" liburua aurkeztuko du. Hitzordua mediatekan emana, euskaraz izanen da eta urririk.

Seaskaren alde

Maiatzaren 23an ostiralez, jende anitzek parte hartu du Seaskaren aldeko danborradan. Besteak beste, sartzerako irakasle postuak ez direla nahikoak ikasle kopuruaren arabera dituzten beharrei erantzuteko aldarrikatu da. Azken urteetan ikasle geroz eta gehiago izan dela eta, kolegio batzuek ikasgela gehiago idekitzeko asmoa zuten, baina ikastoletarako ez da lanpostu gehigarririk eskuratu.

Danborrak eskutan, ikasle, irakasle eta burasoek beren kexua adierazi diote Hezkuntza Ministeritzari Baionako karriketan.

EKE-Elkar literatura beka

Elkar fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Ipar Euskal Herriko idazleak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, EKE-Elkar literatura beka sortu dute.Bi urteetarik behin antolatua da eta 6.000 euroko diru kopuru gordina emanen zaio dagozkion zergak barne, epaimahaiak hautatuko duen obra proposamenari. 2025eko deialdi honentzat, helduentzako narrazioa izanen da generoa (eleberria, edo ipuin bilduma izan daiteke).Obraren egitasmoa maiatzaren 31ko berantenaz bidali behar da frank.suarez@eke.eus helbidera edo paperez Elkar argitaletxera.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3788. zbk

Gure Hitza | 2025/05/29

Erramun Martikorena kantatuz

Jean-Louis Harignordoquy

Ekainaren lehenean Baigorrin Erramun Otsobi deitzen dugun adiskide kantari handia ohoretan izanen da bere sorterriko elizan. Irulegiko Irratiak gomitatu kantari andanak abestuko ditugu Erramunek ezagutarazi dizkigunetarik zonbait. Gazte gaztea Ibaigorri abesbatzan lehen tenor gisa parte hartuz, geroxeago Lapurdiko Etorki izenekoan, laster bakarlari abiatu zen. Nunahiko jende xaharrenei aspaldiko kantuen doinu eta pertsu guziak gogoz ikasi zizkien eta gutarik anitzi erakatsi. Larzabaleko kantu txapelketetan bi aldiz lehen saria irabazi zuen, entzuleak oro loriatuz nahi bezala molda zezaken zilarrezko ahots arin goraiarekin. Bertzalde, Baigorriko antzerki taldean frangotan arizana, ederki garatu zuen kantuak jendeari sendiarazteko dohaina.

1978an lehenbiziko diskoa grabaturik, hurrengo urtean Baionako Laugan eta Hendaiako Beltzenean ikaragarriko arrakasta bildu zuen Baigorriko artzain kantariak. Geroztik gure zazpi probintzietako xoko-moko guziak kurriturik badauzka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016