Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2025eko Maiatzaren 29a

Proiektu lehiaketa merkataritza bizkortzeko

Berrikitan, Donapaleun 175 pertsonekin egin inkesta baten ondorioak plazaratuak izan dira. %70ek herri barnean erosten dutela agertzen baldin bada, eskaintza hobea, anitzagoa batez ere elikagaietan galdatzen dute. Haragitegi eta okindegi eskasa azpimarratzen dute baita oinetako saltegi baten beharra. Eskaintza gutiegi, 2.000 biztanle kondatzen dituen herri batendako.

Datu hauek, maiatzaren 7an prentsaurreko batean plazaratuak izan dira. Charles Massondo auzapezak eta Olivier Darrieux-Jusonek "incroyable territoire", Frantzia mailan erabilia den baliabidea aurkeztu dute herri barneari indar berria emaiteko eta proiektu ekarleen laguntzeko. Donapaleu, hiri erakargarria da baina anitz komertzio gela hutsik gelditzen dira. Hutsik diren saltokiak berriz abiarazteko, 36 orduko lehiaketa antolatua da ekainaren 6an eta 7an. Proiektu eramaileek tokiko lantegi buruekin lan eginen dute eta proiektu hoberenak sariztatuak izanen dira.

Xehetasun gehiago ukaiteko deitu: 06-87-64-37-44.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3788. zbk

Gure Hitza | 2025/05/29

Erramun Martikorena kantatuz

Jean-Louis Harignordoquy

Ekainaren lehenean Baigorrin Erramun Otsobi deitzen dugun adiskide kantari handia ohoretan izanen da bere sorterriko elizan. Irulegiko Irratiak gomitatu kantari andanak abestuko ditugu Erramunek ezagutarazi dizkigunetarik zonbait. Gazte gaztea Ibaigorri abesbatzan lehen tenor gisa parte hartuz, geroxeago Lapurdiko Etorki izenekoan, laster bakarlari abiatu zen. Nunahiko jende xaharrenei aspaldiko kantuen doinu eta pertsu guziak gogoz ikasi zizkien eta gutarik anitzi erakatsi. Larzabaleko kantu txapelketetan bi aldiz lehen saria irabazi zuen, entzuleak oro loriatuz nahi bezala molda zezaken zilarrezko ahots arin goraiarekin. Bertzalde, Baigorriko antzerki taldean frangotan arizana, ederki garatu zuen kantuak jendeari sendiarazteko dohaina.

1978an lehenbiziko diskoa grabaturik, hurrengo urtean Baionako Laugan eta Hendaiako Beltzenean ikaragarriko arrakasta bildu zuen Baigorriko artzain kantariak. Geroztik gure zazpi probintzietako xoko-moko guziak kurriturik badauzka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016