Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Maiatzaren 29a

Eskubaloia

Gizonetan, nazional 2 mailan, sasoineko azken partida iragan da, bainan azken hori biziki inportantea zen. Partida horrentzat gaitzeko sustengatzaile andana bildu da. Irisartarrek berdinketa egin dute Asson-ekin, 20-20. Maleruski, maila hortan egoiteko irabazi behar zuten. Biarnesek lortu dute, eta Irisartarrak N3 mailarat jautsiko dira, bote bat gehiago eskasean.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek berdinketa egin dute Lormont-ekin, 21-21.

Hunateko finalerdien kondu, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Angelu/Miarritzen, 34-30. Ez dira finalean izanen, harateko partida bortzez galdu baitute.

Hamabortz urtez petikoek irabazi dute Donapaleun, 29-22. Finalean dira.

Nesketan, hunateko finalerdien kondu, bigarren taldeak irabazi dio Barzun-eri, 27-26. Harateko partidan, biez galdua zuten, hor ere ttantto baten eskasean, ez dute finala lortu.

Hunateko finalerdien kondu, hemezortzi urtez petiko bigarren taldeak irabazi dio Baionari, 26-18. Finalean dira.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petiko lehen taldeak irabazi du Blanquefort-en, 43-33.

Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik aise irabazi du kostaldean, 25-15.

Departamenduko kategoria guzitako finalak jokatuko dira Kanbon eta Irisarrin, ekainaren 7 eta 8an. Izanen da mugimendu bi herri horietan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3788. zbk

Gure Hitza | 2025/05/29

Erramun Martikorena kantatuz

Jean-Louis Harignordoquy

Ekainaren lehenean Baigorrin Erramun Otsobi deitzen dugun adiskide kantari handia ohoretan izanen da bere sorterriko elizan. Irulegiko Irratiak gomitatu kantari andanak abestuko ditugu Erramunek ezagutarazi dizkigunetarik zonbait. Gazte gaztea Ibaigorri abesbatzan lehen tenor gisa parte hartuz, geroxeago Lapurdiko Etorki izenekoan, laster bakarlari abiatu zen. Nunahiko jende xaharrenei aspaldiko kantuen doinu eta pertsu guziak gogoz ikasi zizkien eta gutarik anitzi erakatsi. Larzabaleko kantu txapelketetan bi aldiz lehen saria irabazi zuen, entzuleak oro loriatuz nahi bezala molda zezaken zilarrezko ahots arin goraiarekin. Bertzalde, Baigorriko antzerki taldean frangotan arizana, ederki garatu zuen kantuak jendeari sendiarazteko dohaina.

1978an lehenbiziko diskoa grabaturik, hurrengo urtean Baionako Laugan eta Hendaiako Beltzenean ikaragarriko arrakasta bildu zuen Baigorriko artzain kantariak. Geroztik gure zazpi probintzietako xoko-moko guziak kurriturik badauzka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016