Mundu zabalean | 2025eko Maiatzaren 29a

PKK Kurdistango talde armatuaren disoluzioa

J.B.

PKK%20Kurdistango%20talde%20armatuaren%20disoluzioa

PKK Kurdistango Langileen Alderdiak jakinarazi du ofizialki, maiatzaren 12an, berrogoi urte hauetan eramaiten zuen borroka armatua gelditu eta bere erakundea desegiten zuela. Geroak erranen dauku ibilbide berri bat idekitzen denez kurduentzat. Horretarako egiazko bake prozesu baten hautua eta funtsezko erabakiak hartu behar lituzke Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak.

Erabaki historikoa

Maiatzaren 12an jakinarazia izan da ofizialki, ANF Kurduetarik hurbil den prentsa agentziaren bitartez, berrogoi urte hauetan Turkian nagusiki borroka armatua eramaiten duen PKK erakunde politikoak armak utzi eta bere egitura deuseztatzen duela. Erabakia ez da tipus-tapas hartua izan. Joan den udazkenean, DEM kurduen alderdiko arduradunen bitartekaritzarekin, Turkiako lehendakariaren aliatu nagusia den Devlet Bahcelik lehen kontaktu eta negoziaketak abiatu ditu PKK-ko ordezkariekin. Hainbesterainoko aitzinamenduak egin dira nun 26 urte hauetan preso atxikia den PKK-ko buruzagi nagusiak, Abdullah Ocalanek berak, otsailaren 27an Imrali ugarteko presondegitik talde armatuaren desegiteko deia zabaldu duen. Deia entzuna eta onartua izan da hilabete huntan, Irakeko mendietan bildu den PKK-ren 12. kongresuan, preso den aitzindariaren legitimitatea baieztatuz.

Zer da PKK?

Abdullah Ocalan izan da, 1978an, Kurdistango Langileen Alderdia edo PKK alderdiaren sortzaile nagusietarikoa, zatitua zen Kurdistango burujabetza lortzeko asmoarekin. Hastapeneko helburu politikoak laster trabatuak izan dira eta 1980ko Turkiako militarren estatu kolpeak sekulako errepresioa jasanaraziko du kurdu guzieri. 400 militante berehala erailak izanen dira, beste 300 presondegian hilen dira eta 180 bat torturapean, 85.000 jende presondegiratuak. Kurduen kultura eta hizkuntza debekatuak dira, liburuak erreak eta asimilazioa bortxatua. Alderdi, sindikatu eta elkarte kulturalak deseginak dira.

Errepresio horri buru egiteko, 1984an, borroka armatuaren hautua egiten du PKK alderdiak. 40 urtez sekulako oldarraldi-errepresio ziklo odoltsuak izanen dira, 40.000 hil eginez, gehienak kurdu zibilak, 4.000 herri suntsituak izanen dira eta 3 milioi jende heien herritik kasatuak.

Konfrontazio bortitz horrek leku premiatsu bat emaiten dio PKK-ri. Hastapenetik independentziaren alde den mugimenduak eskakizun aldaketa zonbait ukanen ditu eta 2000. urtetik goiti autonomia du aldarrikatuko "Konfederalismo Demokratikoa" aitzinatuz.

Kurduak Estatu ezberdinetan zatituak

Jakin behar da, 1923z geroz, lau Estatutan banatuak direla kurduak eta gaur egun 40 milioi inguru daudela nagusiki Turkian, Iraken, Iranen eta Sirian. Parte handiena Turkian aurkitzen da, hango bost jendeetarik bat kurdua baita. Iraken eta Sirian eraman borroka eta defentsa armatuen ondorioz autonomia forma ezberdinak lortu dituzte, testuinguru geopolitiko aldakorragatik zalantzan daudenak, bainan Turkian aldiz egoera txarragoan daude ez baitute oraino ezagutza minimorik.

Alde bakarreko bake prozesua edo funtsezko akordioa?

Zuhurtasunez hartua den esperantza piztu dute PKK-ren azken deklarapenek. Bake prozesua gauzatzen ahalko denez ikusiko dugu funtsezko erabakiekin ihardesten badu Ankarako botereak. Zer gertatuko da 20.000 kurdu presoentzat? Atzerrira ihes egin duten militanteentzat? Zer aldaketa izanen da Turkiako Konstituzioan?

Kurduen artean ere galderazko punduak gelditzen dira. Disoluzioa gibelatze estrategikoa ote da? Turkiako oraiko instituzioak integratzeko entsegua da edo egiazko barne aldaketa?

Egoera politiko orokorrak du PKK sortarazi, borroka armatura bultzatu eta orain armen uztera bideratu. Denborak erranen du nora doan burujabetza bilatzen duen eta osoki progresista den kurduen herria.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3788. zbk

Gure Hitza | 2025/05/29

Erramun Martikorena kantatuz

Jean-Louis Harignordoquy

Ekainaren lehenean Baigorrin Erramun Otsobi deitzen dugun adiskide kantari handia ohoretan izanen da bere sorterriko elizan. Irulegiko Irratiak gomitatu kantari andanak abestuko ditugu Erramunek ezagutarazi dizkigunetarik zonbait. Gazte gaztea Ibaigorri abesbatzan lehen tenor gisa parte hartuz, geroxeago Lapurdiko Etorki izenekoan, laster bakarlari abiatu zen. Nunahiko jende xaharrenei aspaldiko kantuen doinu eta pertsu guziak gogoz ikasi zizkien eta gutarik anitzi erakatsi. Larzabaleko kantu txapelketetan bi aldiz lehen saria irabazi zuen, entzuleak oro loriatuz nahi bezala molda zezaken zilarrezko ahots arin goraiarekin. Bertzalde, Baigorriko antzerki taldean frangotan arizana, ederki garatu zuen kantuak jendeari sendiarazteko dohaina.

1978an lehenbiziko diskoa grabaturik, hurrengo urtean Baionako Laugan eta Hendaiako Beltzenean ikaragarriko arrakasta bildu zuen Baigorriko artzain kantariak. Geroztik gure zazpi probintzietako xoko-moko guziak kurriturik badauzka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016