Herriz Herri - Itsasu (L) | 2025eko Maiatzaren 29a

Otxalde taldearen kontzertua - Gerezi besta - Ohoinkeriez mesfidatu - Hirukasko - ERROBIL

Otxalde taldearen kontzertua

San Josep eskolak antolaturik Itsasuarrak elkartearekin, gerezi pestaren karietara. Larunbat huntan, maiatzaren 31n (19:30), elizan. Sartzea 12€ helduentzat, 10€ gazteentzat.

Aspaldiko taldea dugu Otxalde, 1976an sortua. Beren errepertorioan nagusiki aipatzen dituzten gaiak dira ekologia, haurtzaroa, askatasuna, anaitasuna, nostalgia, hizkuntza, maitasuna, umorea eta emigrazioa.

Gerezi besta

Hara! Jina zaigu aspaldiko urtetako hitzordua: gerezi besta. Ekainaren lehen igandean jarria da hitzordua, aurten beraz igande huntan, ekainaren 1ean. Huna xeheki egitaraua: meza (9:00), pilota partida (11:00),

bazkaria (13:00) Alaiak taldeak animaturik, 28€tan. Euskal indar jokoak (15:30), Ataitze dantza etamakilariak (16:30), mutxikoak, taloak, kantu eta aperitifa (18:00).

Bazkariarentzat erreserbak Herriko Etxean: accueil@itsasu.eus.

Ohoinkeriez mesfidatu

Nola egon erne mota guzietako jukutriei ohartzeko: hori izanen da aipagaia ekainaren 4an asteazkenez (14:00), Sanoki gelan. Ekitaldi hau antolatzen du herriko GEUZ edo CCAS batzordeak, jendarmeriaren laguntzarekin. Sartzea urririk.

Hirukasko

Aurten, ekainaren 14an larunbatez eginen da ibilaldia Bidarraitik Itsasura.

Izen-emaiteak: https://pb-organisation.com/evenements/hirukasko/.

ERROBIL

Inaugurazio arrakastatsua izan da ERROBILentzat, AIBAren berrerabiltegi berriaren estreinaldia Itsasun maiatzaren 17an larunbatez, eguzki distiratsuaren pean, 300 pertsona inguruk erantzun dute, Itsasuko La Nive eraikin zaharretan. Besta egun engaiatua, ikustaldi, mintzaldi eta animazio musikalek erritmatua. Aro berri bat AIBArentzat eta bere engaiamenduarentzat berrenpleguaren eta trantsizio ekologikoaren alde!

Lurralde proiektu federatzailea

Bisitaldi gidatu baten ondotik, hautetsi eta partaideek proiektu honen garrantzia azpimarratu dute lurraldearentzat:

- Mikel Hiribarrenek, Itsasuko auzapezak, esker ona adierazi du.

- Maitena Curutchetek (EHE) oroitarazi du beharrezkoa dela Errobi eremua estaltzea, ordura arte "eremu zuria" zena ekonomia zirkularrari dagokionez, eta etorkizuneko ALKI lantegi zaharrera lekualdatzea aipatu du.

- Carole Iriart Bonnecazek (Errobi poloa) Errobil-en bokazio bikoitza nabarmendu du: berrenplegua eta hurbileko gizarte zerbitzua.

- Bonnichon andereak (UGECAM) aktore guzien baloreen lerrokatzea txalotu du, "pertsonen zaintzetik objektuen zaintzera" pasatuz.

- Ekitaldia Elisabeth Charriau (AIBAko lehendakaria) eta Pantxo Paparamborde Belinen (proiektuaren koordinatzailea) hitzekin bukatu da.

Besta eta elkartasun giroan iragan da ekitaldia aurresku batekin hasiz. Lascano bikotearen bertso poetikoekin eta Itsasun Kantuzen emanaldi batekin lotu da. Gonbidatuek Errobil-eko boluntario, Les Vieux Machins elkarteak prestatutako pintxoak dastatu dituzte, Watson, Bix eta Folkabok taldeen doinuekin dantzatu aitzin.

Milesker boluntarioei, bazkideei eta publikoari Euskal Herriko ekonomia zirkularraren eta lotura sozialaren zerbitzura dagoen abentura kolektibo baten hastapena iragartzen duen egun nabarmen honengatik!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3788. zbk

Gure Hitza | 2025/05/29

Erramun Martikorena kantatuz

Jean-Louis Harignordoquy

Ekainaren lehenean Baigorrin Erramun Otsobi deitzen dugun adiskide kantari handia ohoretan izanen da bere sorterriko elizan. Irulegiko Irratiak gomitatu kantari andanak abestuko ditugu Erramunek ezagutarazi dizkigunetarik zonbait. Gazte gaztea Ibaigorri abesbatzan lehen tenor gisa parte hartuz, geroxeago Lapurdiko Etorki izenekoan, laster bakarlari abiatu zen. Nunahiko jende xaharrenei aspaldiko kantuen doinu eta pertsu guziak gogoz ikasi zizkien eta gutarik anitzi erakatsi. Larzabaleko kantu txapelketetan bi aldiz lehen saria irabazi zuen, entzuleak oro loriatuz nahi bezala molda zezaken zilarrezko ahots arin goraiarekin. Bertzalde, Baigorriko antzerki taldean frangotan arizana, ederki garatu zuen kantuak jendeari sendiarazteko dohaina.

1978an lehenbiziko diskoa grabaturik, hurrengo urtean Baionako Laugan eta Hendaiako Beltzenean ikaragarriko arrakasta bildu zuen Baigorriko artzain kantariak. Geroztik gure zazpi probintzietako xoko-moko guziak kurriturik badauzka...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016