Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2025eko Maiatzaren 29a
Euskaraldia
Arrakastatsua izan da aurtengo Euskaraldia Arberoa Ibarran. Izturitzen iragan bertso afariaz aparte, 2 ekitaldi antolatuak ziren Donoztirin. Hala nola ezkerparetako xoko txapelketa Abarratia eta Denek Bat ibarreko pilota elkarteek antolaturik. 20 bat parte hartzaile egon dira gaztetxoen eta helduen bi mailetan, belaunaldi ezberdinen arteko giro biziko goxoan.
Asteartean, Sorhapürün, Eñaut Etxamendiren obraz mintzaldia iragan da. Hor ere 20 bat parte hartzaile Itziar Madinaren tesia entzuteko eta Eñaut Etxamendi berak borobildutako gaualdi goxo batean: "Milesker nire obra pobrea aberatsa eginik... Euskara dinamika eder batean da, zorionak zuei!"











