Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2025eko Maiatzaren 29a
Ekain Dantza Festibala
Ekainaren 13 eta 14an, Izpuran eta Donibane Garazin, Ekain Dantza Festibala iraganen da. Bi egunez, Euskal Herriko hainbat dantza tradizional eta sorkuntza emanak izanen dira.
Ekainaren 13an Izpurako Fauxtin Bentaberri gelan (20:30), Bilaka konpainiak "Mitologia txikia" ikusgarria emanen du. Sartzea 15€.
Biharamunean Donibane Garazin, Garaztarrak, Bunuztar Xoriak, Luzaideko Bolantak, Akelarre (Hendaia), Zirikolatz (Senpere), Primaderan (Arbona), Errege Xopitak (Larraine) eta Otsagabia dantza taldeek desfilatuko dute (10:30), ondotik ikusgarria emanen dute. Arratsaldean (17:00) Hazparneko Hegalka dantza taldeak "Uma" ikusgarria emanen du. Eguna bururatuko da Bahez taldeko pandero joleen kantuekin. Igandeko ikusgarriak kitorik izanen dira.











