Han eta Hemen | 2025eko Urriaren 09a

Euskal Irratiak: trantsizio digitala eta erronka ekonomikoak

Euskal Irratien sartze gaualdia Itsasun
Euskal%20Irratien%20sartze%20gaualdia%20Itsasun

Irailaren 25 arratsean, Euskal Irratiak sareak bere sartze gaualdia antolatu zuen Itsasun. Bertan, irratiko laguntzaile, hautetsi, langile eta diruztatzaileekin batera, irratien egoera eta erronkak aurkeztu zituzten, sustut beren webgune berriak eta estrategia digitala. Horrez gain, urriaren 1ean Euskal Irratiak sareko Gure Irratiak prentsaurrekoa eman zuen Baionan, bere arazo ekonomikoen berri emateko baita abiatuko duen diru bilketa kanpaina aurkezteko.

Irailaren 25 arratsean, Euskal Irratiak sareak bere sartze gaualdia antolatu zuen Itsasun. Bertan, irratiko laguntzaile, hautetsi, langile eta diruztatzaileekin batera, irratien egoera eta erronkak aurkeztu zituzten, sustut beren webgune berriak eta estrategia digitala.

Horrez gain, urriaren 1ean Euskal Irratiak sareko Gure Irratiak prentsaurrekoa eman zuen Baionan, bere arazo ekonomikoen berri emateko baita abiatuko duen diru bilketa kanpaina aurkezteko.

Euskal Irratiak sarea

Euskal Irratiak sarea 1997an sortu zen. Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza irratiak 80. hamarkadan sortu ziren, eta ondotik jin zen Antxeta Irratia. Euskarazko hedabideak indartzeko eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin elkartu ziren.

Gaur egun, Ipar Euskal Herriko euskarazko bost irratiak biltzen dituen sarea da: Gure Irratia, Xiberoko Botza, Irulegiko Irratia, Amikuzeko Irratia eta Antxeta Irratia.

Euskal Irratiak sareak elkarte egitura du, irrati bakoitza autonomian ari da. Bost irratien arteko elkarlanek, sarea aberasten eta indartzen dute.

Gaur egun Euskal Irratiak eta sareko 5 irratietan 26 langile dira, horietatik 10 Euskal Irratietan. Horrez gain, 100 laguntzailetik gora zenbatzen dira.

Azken datuen arabera, gaur egun, Euskal Irratiak egunero 29.000 entzule biltzen ditu.

Tokiko irratien elkartzetik sortu den Euskal Irratiak gaur egun bide berri bat hartzen hasi da.

Trantsizio digitala

Inkesten arabera, geroz eta jende gehiagok irratia edo irratiko emankizuna zerbitzu numerikoaren bidez entzuten du. Podcastek edo eduki digitalek indarra hartu dute. Horrez gain, gazteen artean ohiturak bestelakoak dira ere.

Teixa Ihidoy Euskal Irratietako zuzendariak hitza hartu zuen FEDER fondoaz eta horrekin garatu diren proiektuez mintzatzeko, hots estrategia digitala, kazetaritzaren lanaren garapena eta beren antolaketa aldaketa. Ondotik, Inhar Iraizotzek berritua izan den webgunea aurkeztu zuen.

“DAB+”-a eztabaidagarri

Irratian, DAB+ (Digital Audio Broadcasting Plus) “iraultza ttipia” heldu zitzaiela azaldu izan da. Irrati Digitalaren hedapen berria da hau, FM-aren lekua hartzen ari dena. Europar Batasunak beharturik, 2021etik goiti automobil berri guziek derrigorrez “DAB+”-a integratua dute. Frantzia estatua norabide horretara doa, gaur egun biztanleen %50etik gora estaltzen duen DAB+ sarearekin. 2018tik ARCOMek DAB+ hedapenaren planifikazioa egin du. Estatuak 2030erako biztanleriaren eta lurraldearen gehiengoa DAB+ bidez estalirik egonen dela jakinarazi du. Euskarazko irratiak mugimendu horretan sartu dira lehen momentutik. 2023ko ekainetik ari dira DAB+ bidez hedatzen ere bai, Euskal Irratiak “Baiona zabaldua” alotizamenduaren bidez, eta Antxeta Irratia eta Gure irratia “Bayonne lokala” alotizamenduaren bidez. Gai hunen inguruan argibideak ukaiteko, Maelo Seuret “Ensemble DAB” elkarteko ordezkaria gonbidatua zuten. Bestalde, Jojo Bidart-ek Euskal Irratien baitan diren arrangurak azaldu zituen, besteak beste DAB+ ez dela Ipar Euskal Herri guzian hedatzen eta Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratia ez direla hedapen numerikoan hasiak.

Gaualdia bukatzeko, solasaldia antolatua zen “Euskarazko hedabideak geroan” gaiaren inguruan. Horretarako, Titto Betbeder (SNRL, EEP), François Xavier Melson (Arcom-eko idazkari nagusia), Maia Larronde (Euskal Hedabideak), Ximun Carrere (Garapen Kontseilua, Euskal Irratiak) eta Ane Zugaza (Euskal Herriko Unibertsitatea) gomitatuak ziren.

Gure Irratia lanjerean

Baionan iragan prentsaurrekoan, Lapurdiko euskarazko lehen irratia den Gure Irratiak bere egoera ekonomiko larriaren berri eman du, besteak beste egiturazko 40.000 euroko aurrekontu defizita duela aipatuz. Izan ere, FSER eta EEP egituretatik heldu den diru funtsa azken urte hauetan ez da emendatu, nahiz irratiaren kasuan gastuak handitu diren. FSER laguntzaren beherakada posiblea eta EEPren etorkizunaren zalantzak ez dute Gure Irratiaren etorkizuna bermatzen.

Horrez gain, DAB+ hedatze sistemak gastu gehigarri bat ekartzen du, baita ezinbestekoak bilakatu diren sare sozial eta webguneak ere.

Egoera huni aurre egiteko, Gure Irratiak diru biltze kanpaina abiatua du Helloassoren bitartez (www.helloasso.com/associations/entzun-ikus). “Irratia GIra” komunitatea sortua izan da, zeinetan hilabeteroko diru laguntzaren bidez komunitatean sartzen ahalko den. Emaitzaren truke, eman den diruaren %66ko zerga murrizketa lortzen ahalko da eta hilabetero sari batzuk zozketatuak izanen dira kideen artean. Horrez gain, enpresekin mezenasgo programa abiatuko dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3804. zbk

Gure Hitza | 2025/10/09

Izadia su eta gar

Jean-Louis Harignordoquy


Aurten aldi bat gehiago, izigarriko suteak pairatu dituzte Frantziako hego ekialdean eta Espainiako iparraldean. Berri emaileek ziotenaz, ezin bentzutuenak Espainiakoak izan dira. Telebistatik ikusi ditugu bereziki Zamora eskualdeko irudi nigar egingarriak: herri osoak hustera eta azienden urruntzera behartuak, milaka hektarea oihan eta larre zipilduak, etxeak eta herritarren funtsak kiskaliak, keak kutsatu aireak eta bero itogarriak eragin egoera ezin jasana.

Espainiako arazo hori bertze eskualdetakoei juntatuz, zorigaitzez airea, lurra eta itsasoa gehiago berotuz doatzi. Nolaz gertatzen dira honelako sute erraldoiak? Ez arrazoi bakar batengatik! Erran gabe doa, lehen lehenik idorteak fagoratzen dituela. Halere badakigu sua ez dela bera pizten. Baditaike aire gaixtoa erortzea eta hartarik garrak hedatzea. Noiz behinka, laborarien tresnetarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016