Herriz Herri - Donoztiri (NB) | 2025eko Urriaren 09a

Aire Ona - Arrabestak

Aire Ona

Zonbeit urte isilik egonik, erretretadunek berriz abiatzen dute beren batasuna. Bulego berria izendatu dute: lehendakari Duhart Marie-Christine; lehendakariorde Pourteau Jean-Pierre; diruzain Mazain Denise; diruzainorde Mendilahaxu Marie-Jeanne; idazkari Larre Maité; idazkariorde Sarraude Janine.

Aire Ona elkarteko arduradun berriek espero dute herriko hirugarren adineko gehienek abentura berri huntan segituko dutela. Dena egitekoa da, eta bakotxaren ideiak ongietorriak izanen dira.

Parte hartu nahi dutenek, edo xehetasun gehiago ukan nahi dutenek, Kristina deitu behar dute (06-67-32-34-59). Ongi etorri deneri!

Arrabestak

Urriaren 18an iraganen dira, Beti Xutik gelan. Aperitifa hartu ondoan, Mutturfin-ek prestatu bazkari onean parte hartzen ahalko da. Haatik, izenak aitzinetik eman behar dira Melina Suzanne deituz (07-88-32-92-05).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3804. zbk

Gure Hitza | 2025/10/09

Izadia su eta gar

Jean-Louis Harignordoquy


Aurten aldi bat gehiago, izigarriko suteak pairatu dituzte Frantziako hego ekialdean eta Espainiako iparraldean. Berri emaileek ziotenaz, ezin bentzutuenak Espainiakoak izan dira. Telebistatik ikusi ditugu bereziki Zamora eskualdeko irudi nigar egingarriak: herri osoak hustera eta azienden urruntzera behartuak, milaka hektarea oihan eta larre zipilduak, etxeak eta herritarren funtsak kiskaliak, keak kutsatu aireak eta bero itogarriak eragin egoera ezin jasana.

Espainiako arazo hori bertze eskualdetakoei juntatuz, zorigaitzez airea, lurra eta itsasoa gehiago berotuz doatzi. Nolaz gertatzen dira honelako sute erraldoiak? Ez arrazoi bakar batengatik! Erran gabe doa, lehen lehenik idorteak fagoratzen dituela. Halere badakigu sua ez dela bera pizten. Baditaike aire gaixtoa erortzea eta hartarik garrak hedatzea. Noiz behinka, laborarien tresnetarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016