Herriz Herri - Urepele (NB) | 2025eko Urriaren 09a
Estreina eguna - Kontzertu - Parropia
Estreina eguna
Joan den ebiakoitzean, Anglesainia estreinatua izan da. Gaur egun, toki hortan Baigorri Ibarreko mendi batzordeko bulegoak eta bi bizitoki kokatzen dira. Estreinaren karietara, Xole Aire auzapezak bere mintzaldian bi begi kliska fin bota ditu: lehena, Josephine etxekandere zenari, hari esker etxe horrek herrian zeukan toki berezia oroitaraziz eta 2. Xalbador zenari, toki hortan, 16 urtetan bere lehen bertsua bota baitzuen.
Kontzertu
Urriaren 18an proposatua den beste hitzordu bat: Gaitzeko gaualdia. Basa Piztiak (18:00), Lin Ton Taun (20:30), Gatibu (22:00), Punttu Kakotx (00:00) eta Trikizio (1:00).
Parropia
Egunak laburtzen ari dira, ondorioz asteburuetako mezak ebiakoitzetan (17:00) iraganen dira.











