Euskal diaspora | 2025eko Urriaren 09a

Muslariak loriatzen, baita euskal australiarrak ere, euskal diaspora martxan

Joseba Etxarri

JAPONIA. Tokion, hiriko TUFS unibertsitatea eta Etxepare Euskal Institutua irakasle baten bila ari dira, Unibertsitate horretan Euskara eta Euskal Kultura klaseen emateko. Besteak beste, unibertsitate gradu-titulua edo lizentziatura, ingeleseko B2 maila edo japonierako N3 maila eta Japonian lan egin ahal izateko bisa behar dira. Aurkezteko epea, urriaren 22a.
JAPONIA.%20Tokion_%20hiriko%20TUFS%20unibertsitatea%20eta%20Etxepare%20Euskal%20Institutua%20irakasle%20baten%20bila%20ari%20dira_%20Unibertsitate%20horretan%20Euskara%20eta%20Euskal%20Kultura%20klaseen%20emateko.%20Besteak%20beste_%20unibertsitate%20gradu-titulua%20edo%20lizentziatura_%20ingeleseko%20B2%20maila%20edo%20japonierako%20N3%20maila%20eta%20Japonian%20lan%20egin%20ahal%20izateko%20bisa%20behar%20dira.%20Aurkezteko%20epea_%20urriaren%2022a.

MACACHIN. Loriatu dira, joan den asteburuan bururatu den Munduko Mus Txapelketan parte hartu duten guziek, bertakoek, Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxekoek, prestatu dieten programa, harrera eta ahaidetasun moldeekin. Edo, bazekiten, beti honela baita Argentinako La Pampan antolatzen den euskal ekitaldi oro, baina beti da bozkario eta sentimendu atsegina ikustea Euskal Herritik 10.000 kilometrotik goiti, zinez etxean bezala, euskaltasuna lagun errezibitua izatea eta astebetez errege-erregina gisa okupatzea zutaz, oraingoan musa lokarri. Txapelduna, Peruko bikotea izan zen, Bittor Lopez eta Juanjo Meneses; bigarren Argentinako A taldea, Mariano Iribarne eta Edgardo Ratto; eta hirugarren, Mexikoko Iñaki Fernandez eta Luciano Fernandez. Ondotik, Argentina C, Argentina B, Nafarroa, Euskadi, Frantzia, AEB, Txile, Venezuela, Kanada eta Uruguai. Heldu den urtean Euskal Herrian egingo da Munduko Txapelketa, Bilbon seguruenik, behin-behineko datak urriaren 10etik 18ra. Zorionak muslari eta lagun guziei!

AUSTRALIA. Arrakastaz ibili da Australiako Queensland estatu iparraldeko euskal emigrazio-gune historikoetan "Basques in Asutralia" erakusketa. Oroitu Euskal Herrian hasi zuela bere ibilbidea erakusketa ibiltari honek, eta hondarrean heldu dela bere leku naturala zuen Australiara. Agorrilaren 17tik, Townsville, Ingham eta Ayr hirietatik pasatu da, beti Euskal Australiar Alkartea, Eusko Jaurlaritza eta tokian tokiko euskal etxea lagun, kasu huntan Townsvillen egoitza duen "North Queenland Basque Association" lankide. Hemen ere loriatu dira, heien istorioak eta historia baitzen erakusketako 10 euskarrietan agertzen zena, argazki bilduma ederra barne. Estreinatzeetan, agurra dantzatu duen bertako Maite Kelly dantzaria ere ukan dute. Bizkitartean, Euskal Herrian ere badabil erakusketa beraren beste kopia bat, Bilbon momentu huntan. Eta, heldu den urtean seguruenik, ikusiko, erakusketa Sydneyra ere heldu da, hiriko Gure Txoko Euskal Etxearen eskutik.

ETA GEHIAGO... Laburbilduko ditugu gure Diasporako beste ekitaldi batzuk. Konparazio, heldu den larunbatean, euskal dantza ikastaroa eginen du Bruselako Euskal Etxeak bere egoitzan; egun berean bere 21. urteroko Besta, Rocklin Kaliforniako Iparreko Ibarra Euskal Etxeak, Lincoln-en; igandean, San Frantziskon, Euskal Musika Klasikoaren Eguna Presidioko Antzokian, BEO euskal erakundea antolatzaile (bai, ongi irakurtu duzu!); astelehenean, Renon, BEO ere tarteko, piano eta txistu kontzertua, Josu Okiñena pianista eta Gari Mendizabal txistulariekin, UNR unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroaren eskutik; egun berean Buenos Airesen, Eusketxeren euskal mitologia tailerra online; ostegunean, Bizkarsoro filma emanen dute Bruselako Euskal Etxean, Montevideon, Euskaro Euskal Etxean, minbizia eta osagarria hizpide, eta Okzitaniako Tolosan Kantuz ate-irekitze eguna, Denak Bat euskal etxea antolatzaile. Aitzina eta goiti, munduko euskaldunak!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3804. zbk

Gure Hitza | 2025/10/09

Izadia su eta gar

Jean-Louis Harignordoquy


Aurten aldi bat gehiago, izigarriko suteak pairatu dituzte Frantziako hego ekialdean eta Espainiako iparraldean. Berri emaileek ziotenaz, ezin bentzutuenak Espainiakoak izan dira. Telebistatik ikusi ditugu bereziki Zamora eskualdeko irudi nigar egingarriak: herri osoak hustera eta azienden urruntzera behartuak, milaka hektarea oihan eta larre zipilduak, etxeak eta herritarren funtsak kiskaliak, keak kutsatu aireak eta bero itogarriak eragin egoera ezin jasana.

Espainiako arazo hori bertze eskualdetakoei juntatuz, zorigaitzez airea, lurra eta itsasoa gehiago berotuz doatzi. Nolaz gertatzen dira honelako sute erraldoiak? Ez arrazoi bakar batengatik! Erran gabe doa, lehen lehenik idorteak fagoratzen dituela. Halere badakigu sua ez dela bera pizten. Baditaike aire gaixtoa erortzea eta hartarik garrak hedatzea. Noiz behinka, laborarien tresnetarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016