Herriz Herri - Itsasu (L) | 2025eko Urriaren 09a

“Lasai” pilota lehiaketa

Lehiaketako parte hartzaileak
Lehiaketako%20parte%20hartzaileak

Aitzineko asteburuan jokatu dira “Lasai” lehiaketaren maila desberdinetako bost finalak, biga ostiral arratsean eta hiru larunbat goizean. Hauen ondotik, aperitifa eskainia izan da plazan berean eta jendea Txistularin bildu da bazkarirako.

Ez gira hemen izenen aipatzen ariko. Baina merexi du erraitea lehiaketa honek emaiten diola herritarreri elkartzeko eta ausatzeko parada zonbait astez. Eta hori bera eskertzekoa da!

Segi aitzina!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3804. zbk

Gure Hitza | 2025/10/09

Izadia su eta gar

Jean-Louis Harignordoquy


Aurten aldi bat gehiago, izigarriko suteak pairatu dituzte Frantziako hego ekialdean eta Espainiako iparraldean. Berri emaileek ziotenaz, ezin bentzutuenak Espainiakoak izan dira. Telebistatik ikusi ditugu bereziki Zamora eskualdeko irudi nigar egingarriak: herri osoak hustera eta azienden urruntzera behartuak, milaka hektarea oihan eta larre zipilduak, etxeak eta herritarren funtsak kiskaliak, keak kutsatu aireak eta bero itogarriak eragin egoera ezin jasana.

Espainiako arazo hori bertze eskualdetakoei juntatuz, zorigaitzez airea, lurra eta itsasoa gehiago berotuz doatzi. Nolaz gertatzen dira honelako sute erraldoiak? Ez arrazoi bakar batengatik! Erran gabe doa, lehen lehenik idorteak fagoratzen dituela. Halere badakigu sua ez dela bera pizten. Baditaike aire gaixtoa erortzea eta hartarik garrak hedatzea. Noiz behinka, laborarien tresnetarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016