Hegoaldean | 2025eko Urriaren 09a

Desazkunde turistikoa helburu

M.V.

Gero eta gehiago dira turismoak sobera leku hartzen duela dioten elkarte eta eragileak. Arazo horri buru egin nahiz, Desazkunde Turistikoaren aldeko Euskal Herriko Topaketak eginen dituzte Donostian, urriaren 24 eta 25ean.

“Bizilagunekin” deitu plataformak ohartarazi duenaren arabera, Euskal Herriko hiri, herri eta eskualdeen turistifikatzeari arrasta eman nahi dioten norbanakoen eta taldeen topaketak izanen dira, eta helburu hauek ukanen dituzte: turistifikazioak kezkatzen dituen jendeek eta taldeek elkar ezagutzea; Euskal Herriko ikuspegi orokorraz ohartzea, plantan ezarriak diren borrokak, proiektuak eta proposamenak ezagutuz eta hauei buruzko informazioa trukatuz; turistifikazioaren eta desazkunde turistikoaren gaineko gogoeta kolektiboa egitea; elkarrekin lan egiteko moldeak asmatzea eta etorkizuneko elkarlanari oinarriak ezartzea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2025/10/09

Palestinaren aldeko lanuzteak urriaren 15ean

M.V.

LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT, Etxalde eta Hiru sindikatuek lanuzte orokorrak antolatu dituzte urriaren 15erako. Mobilizazio honekin Gazako genozidioa salatuko dute eta erakunde publikoei eta enpresei galdeginen diete Israelekin dituzte harreman komertzial guziak ezezta ditzatela. ELAk ere mobilizatzera deitu du egun bererako, baina bertze zortzi sindikatuetatik aparte.

Lanuzte bakoitzak hiru oren iraunen du eta hiru lan-alditan eginen dira: (03:00-06:00, 11:00-14:00 eta 17:00 20:00). Gainera, manifestaldiak eginen dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, (12:30). ELAren lanuzteak, aldiz, lau orenekoak izanen dira.

Mobilizazio bateratua antolatu duten zortzi sindikatuek adierazi dute Palestinako herriari elkartasuna adieraztea dela protesta mugimenduaren helburu nagusia. Oroitarazi dute nazioarteko erakunde batzuek, hala nola Nazio Batuen Erakundeak eta Amnesty Internazionalek, aitortu dutela Israelek Gazan egiten duena genozidioa dela.

ELAk bertze...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/10/09

Angula arrantzarik ez 2025-26an

M.V.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2025-2026 kanpaina denboran egitekoa zen angularen arrantza ezeztatzea erabaki du, aingiraren egoera “kritikoa” omen delako, espezie hori Euskal Herrian "muga biologiko seguruetatik kanpo" baitago.

Saileko ordezkariek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Angula arrantzarien Elkarteko kideekin bilkura egin dute urriaren 3an erabaki horren berri emateko. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak azaldu duenaren arabera, 2025-26ko kanpaina ez egitea erabaki dute, bi txosten eta Arartekoaren ebazpen bat kontuan harturik. Oroitarazi dute aitzineko kanpainan Bizkaian eta Gipuzkoan 198,44 kilo angula arrantzatu zirela.

Zehazki, Espainiako Gobernuak joan den udaberrian Europako Batzordeari aurkeztu zion Angularen Kudeaketa Planaren azken balioespen-txostenak erakusten du espeziearen ihes- eta erreklutamendu-helburuak Aingiraren Europako Kontseiluaren 2007ko Erregelamenduan...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/10/09

CAFeko langileen lanuztea

M.V.

Azken asteetan kritika franko heltzen zaizkio Beasaingo CAF enpresari, Palestinako lurralde okupatuetan aurkitzen den Ekialdeko Jerusalemen eraikitzen ari den tranbia dela kausa. Adibidez, Nazio Batuen Erakundeak Israelek palestinarrei ebatsi dizkien lurretan lan egiten duten enpresen zerrendan sartu du Gipuzkoako konpainia. Joan den astean Espainiako Gobernuko Kontsumo Ministerioak jakinarazi zuen ikerketa abiatuko duela CAFi buruz. Ekain hondarrean, berriz, Francesca Albanese NBEren Palestinari buruzko kontalari bereziak CAFi leporatu zion “genozidioaren ekonomiatik” irabaziak ateratzea.

Oraingoan, bere langileak ditu partida tren ekoizleak. Urriaren 1ean, Beasaingo eta Irungo lantegietako langile andana batek beren lanpostuak utzi dituzte oren batez (10:00-11:00), elkarretaratze isil bat egiteko. Protesta mugimendu horren bidez, zuzendaritzari adierazi nahi izan diote ez dutela parte hartu nahi Gazako genozidioarekin loturak dituzten proiektuetan.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/10/09

Manifestaldi jendetsuak Global Sumud Flotillaren kontrako erasoa salatzeko

M.V.

Global Sumus Flotillaren sustenguz elkarretaratzea
Global%20Sumus%20Flotillaren%20sustenguz%20elkarretaratzea

Urriaren 2an, Israelgo Armadak Gazara laguntza humanitarioa eramaten zuten 40 bat ontzi geldiarazi dituen egunean, Hego Euskal Herrian milaka herritar karrikara atera dira egitate hori eta Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko. Giza eskubideak zaintzea eta Palestinako Estatua aitortzea galdegin dute manifestariek.

Goizean ikasleen sindikatuek deitu mobilizazioak izan dira, eta arratsaldean Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria kolektiboak sustaturik egin dira protestak Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon. Manifestariak erakundeei zuzendu zaizkie, egoera bideratzeko neurriak har ditzatela galdeginez, giza eskubideen defentsan.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/10/09

Auzapez aldaketa Donostian

M.V.

Eneko Goiak (EAJ) jakinarazi du Donostiako auzapez karga utziko duela urriaren 16an, 10 urtez Gipuzkoako hiri nagusiaren buru egon ondoan. Honela azaldu du bere erabakia: “Aspaldian hartutako erabakia da, ona baita hasiera eta amaiera duten zikloak egotea”.

Eneko Goiak 2015ean hartu zuen kargua. EAJk bozen %29,65 bildu eta PSE-EErekin gobernu ituna sinatu zuen. Horri esker, alderdi jeltzaleak Udaleko agintea berreskuratu zuen, kasik hiru hamarkadaren ondotik. Geroztik, hiru agintaldi egin ditu, bat bertzearen ondotik.

Goiaren ordezkoa EAJren Gipuzkoa Buru Batzarrak izendatu du: Jon Insausti izanen da auzapez berria, orain arte Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izan dena.

Insausti Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hainbat master eginak ditu Gizarte Berrikuntzaren eta Kultura industrien sailetan.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/10/09

“Ingura”, euskara ikasteko plataforma

M.V.

Eusko Jaurlaritzak 2024ko martxoan plazaratu zuen Ingura plataforma. Hastapenean, A1 mailari zegokion atala ezarri bazuten martxan, joan den astean tresna horren jarraipena aurkeztu du Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Ingurak edozein gailutarik, nonahi eta noiznahi euskara ikastea ahalbidetzen du.

Sailburuak erran duenaren arabera, euskaltegiek egiten duten lana osatzea da tresna horren helburua. Klaseetara joateko zailtasunak dituztenentzat pentsatua da bereziki, euskarazko oinarrizko maila bat lortzen hasteko moldea izan dezaten. Jadanik 14.000 dira Ingura erabiltzen dutenak, eta kopuru hori handitzea da plataformaren xedea.

Erabiltzaileek lau hizkuntzatan aurki dezakete informazioa Inguran: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez. Urtez urte maila berriak gehitu eta hobekuntzak eginen dituztela erran du Bengoetxeak.

Ingura plataforma Euskal Herri osoko erakundeen lankidetzari esker gauzatu ahal izan da: HABE, Nafarroako...

Irakurri segida

3804. zbk

Gure Hitza | 2025/10/09

Izadia su eta gar

Jean-Louis Harignordoquy


Aurten aldi bat gehiago, izigarriko suteak pairatu dituzte Frantziako hego ekialdean eta Espainiako iparraldean. Berri emaileek ziotenaz, ezin bentzutuenak Espainiakoak izan dira. Telebistatik ikusi ditugu bereziki Zamora eskualdeko irudi nigar egingarriak: herri osoak hustera eta azienden urruntzera behartuak, milaka hektarea oihan eta larre zipilduak, etxeak eta herritarren funtsak kiskaliak, keak kutsatu aireak eta bero itogarriak eragin egoera ezin jasana.

Espainiako arazo hori bertze eskualdetakoei juntatuz, zorigaitzez airea, lurra eta itsasoa gehiago berotuz doatzi. Nolaz gertatzen dira honelako sute erraldoiak? Ez arrazoi bakar batengatik! Erran gabe doa, lehen lehenik idorteak fagoratzen dituela. Halere badakigu sua ez dela bera pizten. Baditaike aire gaixtoa erortzea eta hartarik garrak hedatzea. Noiz behinka, laborarien tresnetarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016