Herriz Herri - Angelu (L) | 2025eko Urriaren 09a

Koru kontzertua - Hitzaldia

Sorgin ihizia
Sorgin%20ihizia

Koru kontzertua

Urriaren 10ean (20:30), Arraga abesbatzak kontzertua emanen du Santa Maria elizan. Kantuak 4 hizkuntzetan izanen dira: euskaraz, frantsesez, espainolez eta ingelesez.

Hitzaldia

Urriaren 13an, Beñat Zintzo-Garmendiaren mintzaldia iraganen daEuskal Herriko sorgin ihiziaren historiari buruz, Amatiga erresidentzian. Frantsesez izanen da eta urririk. Tokiak erreserbatzeko deitu 05-59-01-27-35 zenbakira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3804. zbk

Gure Hitza | 2025/10/09

Izadia su eta gar

Jean-Louis Harignordoquy


Aurten aldi bat gehiago, izigarriko suteak pairatu dituzte Frantziako hego ekialdean eta Espainiako iparraldean. Berri emaileek ziotenaz, ezin bentzutuenak Espainiakoak izan dira. Telebistatik ikusi ditugu bereziki Zamora eskualdeko irudi nigar egingarriak: herri osoak hustera eta azienden urruntzera behartuak, milaka hektarea oihan eta larre zipilduak, etxeak eta herritarren funtsak kiskaliak, keak kutsatu aireak eta bero itogarriak eragin egoera ezin jasana.

Espainiako arazo hori bertze eskualdetakoei juntatuz, zorigaitzez airea, lurra eta itsasoa gehiago berotuz doatzi. Nolaz gertatzen dira honelako sute erraldoiak? Ez arrazoi bakar batengatik! Erran gabe doa, lehen lehenik idorteak fagoratzen dituela. Halere badakigu sua ez dela bera pizten. Baditaike aire gaixtoa erortzea eta hartarik garrak hedatzea. Noiz behinka, laborarien tresnetarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016