Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Urriaren 09a

Heriotze - Sortze - Zuzenketa - Mahats biltze - Dantza latino

Mahastizain talde bat
Mahastizain%20talde%20bat

Heriotze

Jakin dugu sortzez Etzaunalde Luisenekoa zen Patxi Daramy Kalifornian zendu dela 82 urtetan. Salaburuan mutil egon eta, 19 urtetan joan zen Amerikara. Doluminak familiari.

Sortze

Azkarateko Graxi Irigarai eta Baigorriko Gilen Kurutcharryk ongietorria egin dakote heien lehen haurrari: Leire deitu duten neskatxa. Goresmenak burasoeri.

Zuzenketa

Zuzenketa ur hodien arraberritzeek ekarri dituzten karrika hesteetaz. Erran bezala, Otsaldeko karrika (ikastola eta osagarri etxearen artekoa) hetsia izanen da urri huntan obrengatik bainan behereko plazatik elizakora doan karrika nagusia berriz osoki idekia da orain, beraz ez da gehiago deus trabarik gaineko karrikaraheltzeko. Haatik, desbideratzetik pasatu beharko da osagarri etxera joaiteko. Agian argiago da aldi huntan.

Mahats biltze

Mahats biltzea bururatu da. Irulegiko sotoari dagokionez, urte ona izan da, mahatsean bada kalitatea eta usaian baino kasik bi aste lehenago bururatu da bilketa (urriaren 20a inguru finitzen baitute beste urteetan). Kantitatearen aldetik, bi mahastizainek ez balin badute ere ekoiztu eta batzuek harriaren kalteak jasanbataz bestean urte normala izan da. Jaz baino gehiago bada xuritik. Orokorki, aski kontent dira egin dutenaz, ekainean ez baitzuten uste hainbeste izanen zenik eritasun eta hezetasun kolpeengatik. Halere, ez du horrek kentzen urte zaila bizi izan dutela mahastizainek, gaizki izaitea senditu du MSA egiturak dei frango ukan baititu. Azken pundu bat, hau baikorra, "GE" edo enplegatzaile elkarte baten plantan emaiteak anitz lagundu du sasoinlariak etxaldetik etxaldera aritu baitira lanean horri esker.

Dantza latino

Cumbia, Salsa, Bachata, Reggaeton, Samba… Dantza ikastaldiak berriz hasiko dira urriaren 9an eta ortzegunero segituko Plaza Xokon (19:00-20:00). Izena emaiteko, zenbaki huntara deitu behar da: 07-52-45-90-31.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3804. zbk

Gure Hitza | 2025/10/09

Izadia su eta gar

Jean-Louis Harignordoquy


Aurten aldi bat gehiago, izigarriko suteak pairatu dituzte Frantziako hego ekialdean eta Espainiako iparraldean. Berri emaileek ziotenaz, ezin bentzutuenak Espainiakoak izan dira. Telebistatik ikusi ditugu bereziki Zamora eskualdeko irudi nigar egingarriak: herri osoak hustera eta azienden urruntzera behartuak, milaka hektarea oihan eta larre zipilduak, etxeak eta herritarren funtsak kiskaliak, keak kutsatu aireak eta bero itogarriak eragin egoera ezin jasana.

Espainiako arazo hori bertze eskualdetakoei juntatuz, zorigaitzez airea, lurra eta itsasoa gehiago berotuz doatzi. Nolaz gertatzen dira honelako sute erraldoiak? Ez arrazoi bakar batengatik! Erran gabe doa, lehen lehenik idorteak fagoratzen dituela. Halere badakigu sua ez dela bera pizten. Baditaike aire gaixtoa erortzea eta hartarik garrak hedatzea. Noiz behinka, laborarien tresnetarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016