Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025eko Urriaren 09a
Loturei buruzko inkesta
Euskal Elkargoak inkesta egin nahi du ur zikinen eta euri-uren lotzeari buruz, Ithurralde etorbidean, Elie de Sèze karrikan, Duconte karrikan, Kanposenia etorbidean, Gambetta karrikan, Perkain hiribidean eta Vauban karrikan. Inkesta ur zikinen sareen hobekuntzako lanen baitan eginen da. Diagnostikoa ACB, Assainissement Côte Basque enpresak eginen du. Urritik goiti, teknikariek atez-ate hitzordu hartzea eginen dute ukituak diren erabiltzaile bakoitzarekin.










