Herriz Herri - Bardoze (L) | 2025eko Urriaren 09a
Arte erakusketa - Bardoze arrosaz - Xarnegu ikastolaren berri batzuk
Arte erakusketa
Irailaren 20tik eta urriaren 20a arte, Albodi zahar etxeko bizitzaileek egin zituzten arte obrak erakusten dituzte herriko mediatekan. Sartzea urririk da, eta baratzezaingoa da obren gai nagusia. Zatozte zaharren sentsibilitatea eta talentua ezagutzera!
Bardoze arrosaz
Urriaren 25ean iraganen da. Egitarauan: izen ematea 5 eurotan herriko plazan (9:15). Flash mob beroketa gisa Justinek animaturik (9:30). Oinezko ibilaldia (10:00), Ihesaldik antolaturik, 6km, 12km (2 oren) eta ibilaldi egokitua (estadioaren inguruan). P.Laborde eskola publikoak antolatu errekiak (12:00), Bardozen Kantuz-ek animaturik. Zurezko joko erraldoiak egonen dira.
Zure burua zaindu, detekzio azterketak egin itzazu!
Xarnegu ikastolaren berri batzuk
Xarnegu ikastola 16 ikaslerekin hasi da bere bosgarren sartzea aurten, eta lehen proiektua bukatzen da jada: ene sartzea ikastolan. Beldurra eta Gau Beltzari buruzko proiektuarekin segituko dute lana haurrek.
Gainera, animazio frango izan ziren eta izanen dira udazkenean zehar haur eta burasoentzat. Izan ere, Xarnegu Motor festibalean parte hartu zuten burasoek haurrak makillatzen, baita matahamiak eta liburuak euskaraz saltzen. Igandean, Lehuntzeko Aturri Ondo Kantuz ekitaldian kantatu zuten haurrek, eta janari eta edariak saldu zituzten burasoek, Beskoitzeko ikastolarekin. Euskararen Urtaroaren egitaraua oraino finkatzen ari da, eta han ere, Xarnegu ikastolak parte hatuko du!
Oroitzeko, bi urte eta erditik goitiko haurrak onartzen ditu ikastolak urtean zehar. Harremanetan sartzeko, deitu 06-07-70-54-28 zenbakira edo emaila bidali xarneguikastola@gmail.com.












