Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Urriaren 09a

Erretretatuen ateraldia - Ikusi Mikusi - Herriko Etxeko mezua - Numerikoaren tailerra - Pilota esku-huska trinketean - Errugbia

Erretretatuen bazkaria
Erretretatuen%20bazkaria

Erretretatuen ateraldia

Urriaren lehenean asteazkenez iragan da, 52 pertsona goizean abiatu dira igerilekuko aparkalekutik. Andoain herrian gosaldu dute eta jaun Perurenak errezibitu ditu bere museoa erakusteko esplikazioneekin, aski ongi gainera, badira gauza ederrak, zinez balio du bisitatzea. Ondotik Leitzako ostatu batean bazkaria, eta iluntzean Sarako herriko ostatuan azken tragoa. Dena ongi pasatu da, denek herriko kontseilua eskertu dute eta galdegin bertze holako egun bat antolatzea helduen urtean.

Ikusi Mikusi

Urriaren 10 eta 11n iraganen da herriko gela guzietan (10:00-19:00), haur eta gazteen euskarazko literaturaren festibala.

Herriko Etxeko mezua

Iratze leku batzu libratu dira, interesatua denak Herriko Etxera deitu 05-59-54-20-28, edo emailez herria@sare.fr urriaren 10a aitzin.

Numerikoaren tailerra

Antolatzen du Herriko Etxeak, urriaren 15ean, 22an, 29an eta hazilaren 5ean (10:00-12:00/14:00-16:00). Xehetasun guziak: 05-59-54-20-28 edo 06-07-83-34-93, emailez ccas.saran@gmail.com.

Pilota esku-huska trinketean

Lehen maila: Iribarren Unai-Lecuona Aritz irabazle 40-27 Noizbait-en kontra. Larrechea Peio-Etcheverry Unai irabazle 40-28 Irisartarrak-en kontra. 2. maila: Etxeberri Pacheco Manex-Zozaya Eñaut galtzaile 36-40 Noizbait-en kontra. 4. maila: Fagoaga Eneko-Errandonea Xan galtzaile 37-40 Uhaldean-en kontra.

Errugbia

Sarak irabazi du Saran 12-10 Zibururen kontra. Heldu den igandean ariko dira Landesetako Ychoux taldearen kontra (15:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3804. zbk

Gure Hitza | 2025/10/09

Izadia su eta gar

Jean-Louis Harignordoquy


Aurten aldi bat gehiago, izigarriko suteak pairatu dituzte Frantziako hego ekialdean eta Espainiako iparraldean. Berri emaileek ziotenaz, ezin bentzutuenak Espainiakoak izan dira. Telebistatik ikusi ditugu bereziki Zamora eskualdeko irudi nigar egingarriak: herri osoak hustera eta azienden urruntzera behartuak, milaka hektarea oihan eta larre zipilduak, etxeak eta herritarren funtsak kiskaliak, keak kutsatu aireak eta bero itogarriak eragin egoera ezin jasana.

Espainiako arazo hori bertze eskualdetakoei juntatuz, zorigaitzez airea, lurra eta itsasoa gehiago berotuz doatzi. Nolaz gertatzen dira honelako sute erraldoiak? Ez arrazoi bakar batengatik! Erran gabe doa, lehen lehenik idorteak fagoratzen dituela. Halere badakigu sua ez dela bera pizten. Baditaike aire gaixtoa erortzea eta hartarik garrak hedatzea. Noiz behinka, laborarien tresnetarik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016