Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Urriaren 09a
Euskal Museotik - Auzolan - Kontzertu afaria - Biltxokoko larunbatak - Mintzapraktika - Kontzertua - Urriaren 2ko manifestazioa
Euskal Museotik
Mendeburuaren karietara, Baionako Euskal Museoak “Obra Gomitatuak” zikloa asmatu du. Urriaren 11tik urtarrilaren 11ra, Bernat Etxepareren “Linguae Vasconum primitiæ” euskaraz inprimatu lehen liburua aurkezten du. Ezagutzen den ale bakarra “Frantziako Liburutegi Nazionaleko bildumetan” egitasmoan prestaturik, François Morpain inprimatzaileak 1545ean Bordelen argitaratu zuen.
Eta harekin batera argitaratzaile berdina duen “Recueil de Coutumes” (1553), Baionako Mediatekak prestaturik aurkeztua izanen da. Duela 500 urte Ipar Euskal Herrian idatzia izan zen aparteko dokumentu hori ezagutzeko aukera paregabea da!
Auzolan
Aldak “Auzolan”, etxebizitzaren dretxoen eguna antolatzen du urriaren 10 eta 11n Baionan. Hitzaldiak antolatuko dira “Etxebizitza: zein erronka herriko bozetan?”, “Alokairuak: behin mugatuak, betiko mugatuak?” eta “Etxebizitzaren aldeko borrokak Europan” gaien inguruan. Horrez gain, urriaren 11n (19:00), Tapia eta Leturia, Zea Mays eta Bacano Bandak kontzertuak eskainiko dituzte Patxa plazan.
Kontzertu afaria
Urriaren 11n (20:00), kontzertua afaria iraganen da Maider Cigarroarekin Le Carrén.
Biltxokoko larunbatak
Urriaren 11n (12:00-14:00), Zortzi taldea hurbilduko da Biltxokora.
Mintzapraktika
Urriaren 16an (18:30), mintzapraktika euskara praktikatzeko tailerra iraganen da Jakinolan. Urririk izanen da.
Kontzertua
Urriaren 16an (20:00), Julie Rouault kantari gazteak kontzertua emanen du Le Carrén.
Urriaren 2ko manifestazioa
Intersindikala deskontent agertu zen oraindik gobernurik ez duen eta bere aurrekontua onartzeko konpromisoa xerkatzen ari den lehen ministro berriarekin ukandako topaketaren ondotik. Intersindikalak urriaren 2ko mobilizazio egun hau abiarazi eta mantendu zuen orduan. Hainbat neurri abandonatzeko galdegin du, besteak beste, “mediku zerga dispentsa bikoizketa, urte xuria (…), 3.000 funtzionario lanpostu kentzea eta langabezia asegurantzaren erreforma”, baita “legezko erretreta adina 64 urtera gibelatzea” ere.
Frantzia estatuan zehar mobilizazioak iragan baziren, Baionaren kasuan 1.800 manifestari inguru elkartu ziren.











