Herriz Herri - Lekorne (L) | 2025eko Urriaren 09a
Baigura ikastolak 15 urte
Baigura ikastolaren lehen sartzea 2010ean iragan zen, Gerezietako lehengo eskolan 12 haur eskolan hasi ziren. Ikastola berria 2021ean muntatua izan zen herriko plaza inguruetan, eskola publikoaren ondoan. Gaur egun 61 haur eskolan ibilki dira, 38 familia direla. 15 urtez ikastola garatu da, haur kopurua emendatu eta proiektu anitz eramanak izan baitira. Bide luze emankor horren ospatzeko urriaren 18an egun osoan animazio desberdinak proposatuak izanen dira. Goizean (10:30), trinketean Euskal Selekzioak bi pilota partida proposatzen ditu, ondotik (12:30) Arberoako ikastolako burasoek prestaturiko bazkaria (20€), haurrentzat piknika (5€), arratsaldean herri kirolak eta kontzertuak iraganen dira. Bazkariarentzat sms bat igorri behar da 06-82-07-75-26 numerora, 20€ ordaindu beharko dira.
Goresmenak Baigura ikastola, segi beti aitzina!











