Han eta Hemen | 2026ko Martxoaren 26a

Herriko bozen bigarren itzulia

Sébastien Etchebarne Urruñako auzapeza
Sebastien%20Etchebarne%20Urrunako%20auzapeza

Ipar Euskal Herriko 147 herritan lehen itzulitik kontseiluak osatuak izan baziren, 11 herritan berriz bozkatu behar zen. Aitzineko igandean lehen agertu ziren zerrendek bigarrenean berdin segitu dute, salbu Baionan eta Biarritzen fusioak iragan dira.

Bateratu zerrendak

Biarritzen Serge Blancoren zerrenda aitzineko igandean (3.596 boz - %26,68) lehen atera zen, Jean-Baptiste Dussausois-en zerrendarekin (1.767 boz - %13,11) aliantza egin du. Joan den igandean Serge Blanco auzapez hautatua izan da (5.953 boz - %41,92). Maider Arosteguy lehen itzulian hurbil gelditu bazen (3.584 boz - %26,60) igandean auzapez kargua galdu du (4.574 boz - %32,21). Ana Ezkurraren zerrenda (2.402 boz - %17,82) eta Guillaume Barucq-ena (1.638 boz - %12,15) bateratu baziren, joan den igandean fusioak ez du erreusitu (3.674 boz - %15,43).

Baionan Jean-René Etchegaray gaurko auzapezak (8.026 boz - %42,11) lehen itzulian garaile atera bazen, bigarrenean bide beretik segitu du (9.876 boz - %50,7). Jean-Claude Iriart-en (4.191 boz - %21,99) eta Henri Etchetoren (4.074 boz - %21,37) zerrendak bateratu baziren, ez dute lortu gaurko gehiengoaren kontra irabaztea (7.990 - %41,01). Pascal Lesellier-en zerrendak (2.043 boz - %10,72) lehen itzulian egin emaitza ez du atxiki, boz andana galduz (1.615 - %8,29).

Arbonan lehen itzulian 3 zerrenda baldin baziren, Marie-Josée Mailocq auzapezaren segida hartua zuen Jacqueline Peigneguy ez da aurkeztu. Bi zerrenda ziren lehian. Guillaume Fourquet-en zerrendak lehen postua hartu bazuen (534 boz - %37,95), lortu du auzapez kargua irabaztea (812 boz - %56,35). Beñat Arlaren zerrenda bigarren agertu bazen (504 boz - %35,8), joan den igandean ez du lortu lehen postuaren hartzen (629 boz - %43,65).

Lehen itzuliko zerrenda berdinak

Azkainen Bénédicte Luberriaga lehen itzulian (1.016 boz - %38,10) garaile atera bazen, igandean auzapez postua irabazi du (1.196 - %42,73). Elorri Manterola bigarren agertu zena (896 boz - %33,6), igandean boz andana bildu du (1.068 boz - %38,16). Jean-Louis Laduche lehenean hirugarren postuan atera bazen (755 boz - %28,31), igandean berdin segitu du (535 boz - %19,11).

Bokalen lehen itzulian Francis Gonzalez postura zailean gelditu bazen (939 boz - %23,84), joan den igandean auzapez kargua galdu du (727 boz - %17,84). Sorpresaz aitzineko igandean Mathieu Horneren zerrendak zuen irabazi (1.117 boz - %28,36), igandean auzapez izendatua izan da (1.523 boz - %37,38). Guy Boulangerenak lehen itzuliko (1.018 boz - %25,85) postua atxiki du (1.216 boz - %29,85). Hélène Etcheniquek (864 boz - %21,94) azken lekuan zela (608 boz - %14,92).

Beskoitzen Pascal Jocou gaurko auzapeza kasik lehen itzulitik pasa bazen (810 boz - %49,57), igandean garaile atera da (855 boz - %52,07). Catherine Errecat (lehen itzulian 433 boz - %26,50) bigarren bururatu da (449 boz - %27,34) eta Théo Salamon-ek lehen itzulian (391 boz - %23,93) ukan emaitza berdintsua egin du (338 boz - %20,58).

Donibane Lohizunen aitzineko herriko bozetan Jean-François Irigoyen lehen itzulitik pasa bazen, azken aldi honetan ez du lortu (3.484 boz - %47,34), igandean auzapez karguaren atxikitzea lortu du (3.523 boz - %48,37). Manuel de Lararen zerrenda (1.955 boz - %26,56) bigarren agertu bazen, joan den igandean ere (1.987 boz - %27,28) emaitza berdintsua egin du. Paskal Lafitten zerrendak bi itzulietan boz berdintsua lortu du (lehenean 1.746 boz - %23,72 eta bigarrenean 1.774 boz - %24,35).

Hendaian Kotte Ecenarro aitzineko igandean lehen postuan bazen (2.480 boz - %42,82), aldi huntan auzapez kargua lortu du (2.652 boz - %44,31). Laeticia Navarronek (1.774 boz - %30,63) bigarren postua lortu zuen, igandean (1.949 boz - %32,56) bere lekua atxikitzea lortu du. Tristan Proteau (1.538 boz - %26,55) lehen itzulian azkena agertu zen, igandean emaitza apaldu zaio (1.384 boz - %23,12).

Kanbon ere auzapez berria izanen da. Peio Etxeleku lehen itzulian garaile atera bazen (1.266 boz - %39,55), bigarrenean bide beretik segitu du (1.538 boz - %46,55). Christian Devèzek ez zuen kausitu lehen lekuaren hartzen (1.120 boz - %34,99), igandean auzapez kargua galdu du (1.115 boz - %33,75). Argitxu Hiriart-Urrutyren zerrenda lehen itzulian hirugarren postuan bazen (815 boz - %25,46), igandean berdin segitu du (651 boz - %19,70).

Maulen Louis Labadot lehen itzulian (791 boz - %44,19) garaile atera bazen, igandean auzapez kargua berreskuratu du (857 boz - %47,30). Beñat Elkegarayren zerrendak bigarren lekua segurtatu bazuen (530 boz - %29,61), igandean berdin segitu du (631 boz - %35). Amanda Accoce (469 boz - %26,20) hirugarren atera zen, aldi huntan ere (324 boz - %18).

Urruñan ere auzapeza berria izanen da. Sébastien Etchebarne lehen itzulian (2.030 boz - %36,86) garaile atera bazen, bigarrenean konfirmatua izan da (2.844 boz - %48,44). Filipe Aramendi lehen itzulian zailtasunean gelditu zen (1.935 boz - %35,13), joan den igandean auzapez kargua galdu du (2.210 boz - %37,64). Martine Mignot-Carméren zerrenda lehen itzulian (1.543 boz - %28,01) hirugarren gelditu bazen, igandean ez du lortu lidergoa hartzen (817 boz - %13,92).

Hirugarren itzulia

Orain Euskal Elkargoaren osatzea izanen da erronka, azken aitzineko kargualdian presidente postuarentzat hautagaitza bakarra izan bazen, pentsatzeko da aldi huntan beste batzuk agertuko direla. Segida ondoko asteetan.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3827. zbk

Gure Hitza | 2026/03/26

Euskara gurea

Peio Jorajuria

“Lekukoa hartu eta segi aurrera” zuen idazten duela bi aste hemen berean Ainhoa Etcheniquek. Korrikaz mintzo zen. Hain zuzen Korrika arras ederki iragan zaigu Ipar Euskal Herrian, euskaltzale suharrek lekukoa harturik, egunaz eta gauaz, gure euskara maiteari hemendik aitzina ere bizia segurtatzeko xedez. Dituen traba guziengatik, euskarak baitu zinez denen beharra bizirauteko. Gutarik andana batek gauaz kurritu izan behar dugu gure herrietan. Gauazko lasterraldi horrek ere badu bere grazia, aro onarekin egiten delarik segurik, aurten hala gertatu den bezala. Eta frutxo! Gure herrian segurik baginen, gau betean izanik ere, korrikari multxo ederra bildua, buru-bihotzak beroenean genituela. Egia erran, adin bateko batzuk aski irrigarriak gintezkeen: belaunak herdoilduak, bizkarra ukurtua, hatsa labur eta eztula merke. Baina gure urratsa gogo onez bete dugu.

Abiatze bikaina ukan du Korrikak Atharratzetik, plazak, karrikak eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016