Herriz Herri - Azkaine (L) | 2026ko Martxoaren 26a
Auzapez berria - Antzerkia
Auzapez berria
Auzapez berriaren izena ezagutzen dugu: Bénédicte Luberriaga. Joan den igandean, %42,73a eskuratu zuen, Elorri Manterolak %38,16a eta Jean-Louis Laduchek %19,11.
Antzerkia
Martxoaren 28an (19:00), “Pinpilinpauxa horiak” antzerkia ikusteko parada izanen da Mairu Antzerki Tailerraren eskutik, VVF Saint Ignace opor zentroan. Huna sinopsia: “Mugako ostatua da Pinpilinpauxen Benta, eta Maritxu bertako nagusi eta langilea. Sua piztu da inguruko mendi eta basoetan, eta suak inguratu du ostatua. Bertara doan errepidea zein gainerako bide guziak moztuta daude. Komunikabide guziak ere erori dira.
Isolaturik geratu dira, Maritxu bezala, bertan dauden bezero guziak ere. Zazpi tximeleta etxaldean preso. Horietariko bakoitzak, bere alderik ederrena erakutsi nahi izanagatik ere, iraganeko har bat darama berarekin. Beraien arteko mesfidantza areagotu baino ez denean egiten, nor bere kapuluan sentitzen da seguruen, baina bezeroetako bat hilik aurkitzean kanpoko garrak sartuko dira benta
barrenera ere”. Denei zuzendua da.




